Mikroaerofilo

Ongi hazteko oxigenoa oso kontzentrazio txikian behar duten mikroorganismoak


Mikroaerofilo bizirik irauteko atmosferan dagoen baino oxigeno kopuru gutxiago behar duen mikrobio oro da. Airearen oxigeno kontzentrazioa %21 ingurukoa bada, mikroaerofiloek %2-%10 bitarteko oxigeno kontzentrazioa besterik ez dute behar bizi ahal izateko, oxigeno kontzentrazio handiagoak kaltegarriak baitira bakterio mota hauentzat.

Bakterio aerobioak eta anaerobioak hazkuntza-inguru likido batean toki desberdinetan hazten dira:
1. Aerobio hertsiak
2. Anaerobio hertsiak
3. Anaerobio fakultatiboak
4. Microaerofiloak
5. Aerotoleranteak

Mikroaerofiloek arnasketa aerobioa burutzen dute; ez dira gai arnasketa anaerobioa edo hartzidurak osatzeko. Hala ere, oxigenoarekiko oso sentikorrak diren entzimak dituztelako ezin dituzte ohiko oxigeno kontzentrazioak jasan.

Mikroaerofilo batzuek, oxigeno gutxi behar izateaz gain, karbono dioxidoaren kopuru handiak behar dituzte laborategian hazteko.

Campylobacter eta Helicobacter generoko bakterioak, besteak beste, mikroaerofiloak dira.

Bakterio mikroaerofiloak hazkuntza-ingurune likido batean saiodiaren goiko aldean hazten dira, baina ez ur azaletik oso gertu (ikusi irudia)

Kanpo estekak

aldatu