Indolaren proba
Mikroorganismoek triptofanoa erabiliz indola sortzeko gaitasuna duten frogatzeko egiten den proba; IMVIC probatako bat da
Indolaren proba laborategian bakterioak identifikatzeko erabiltzen den teknika bat da.
Oinarria
aldatuProba honek agerian jartzen du indolaren ekoizpena. Zenbait bakteriok indola ekoizten dute triptofano aminoazidoa degradatzerakoan. Indolaren presentzia kolore gorriaren agerpenak adierazten du, erreaktibo espezifikoa (Kovacs erreaktiboa) erabiltzerakoan.
Prozedura
aldatuEreite-euskarri batekin agarrean hazitako kolonia baten inokulua hartu, identifikatu nahi den bakterioa duena.
Peptona-ura duen inguru likido batean hartutako inokulua erein, eta inkubatu 24 orduz 37 °C-tan. Gero, Kovacs erreaktiboaren 5 tanta gehitu eta kolorearen agerpena aztertu.
- indol (+): eraztun gorria agertzen da inguru likidoan erreaktibo botatakoan
- indol (-): ez da kolore gorria agertzen