Sphaerophoria scripta

intsektu espeziea

Sphaerophoria scripta sirfidoen familiako intsektua da[1], Europan, Ekialde Hurbilean Afrika iparraldean eta Ipar Amerikan aurkitzen dena[2].

Sphaerophoria scripta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaDiptera
FamiliaSyrphidae
GeneroaSphaerophoria
Espeziea Sphaerophoria scripta
Linnaeus, 1758
Eguneko zikloaeguneko

Sirfidoetan ohikoa den bezala erlearen edo liztorraren itsura du eta nekazaritzarako onuragarria da, beldarrak landare-zorrietaz elikatzen baitira. Helduak polinizatzaile bikainak dira Galeopsis angustifolia eta Silene gallica lore espezientzako bereziki[3].

Deskribapena

aldatu

Intsektu txikia da. 7-12 mm arteko luzera du eta 5-7 mm arteko hegal-zabalera. Gorputza luzea eta estua da eta hegalak gardenak dira, baina zainak nabaritzen zaizkie[4].

Buru handia du. Begiak beltzak dira eta elkarrengandik aldenduta daude. Begien artean dagoen aurpegia horia da. Antena oso laburrak ditu. Toraxa kobre kolorekoa da eta alboetan lerro horiak ditu. Eskuletoa ere horia da.

Abdomena luzea eta zilindro itxurakoa da. Oinarrian beltza da eta lau lerro hori zabalek zeharkatzen dute. Hanka horiak ditu.

Sexu-dimorfismoa azaltzen du. Emeak distiratsuagoak dira eta abdomena zabalagoa dute. Arren kasuan abdomeneko azken bi lerro horiak lausoagoak dira, lerro beltzak gorrixkak direlako[5].

Bizi zikloa

aldatu

Intsektu helduak apirila eta azaroa artean ikusten dira hegan[4]. Loreen nektarraz eta polenaz elikatzen dira, Asteraceae familiako landareetaz batez ere[4]. Beldarrek landare-zorriak jaten dituzte.

Sphaerophoria scripta gai da 16 egunetan ziklo osoa osatzeko, hasi arrautzatik eta heldua ortzeraino. Gehienez ere 9 belaunadi izan ditzake urte bakarrean[6]. Beldar egoeran hibernatzen du.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Stubbs, Alan E. & Falk, Steven J.. (1983). British Hoverflies: An Illustrated Identification Guide. British Entomological & Natural History Society, 253 or..
  2. «Fauna Europaea : Taxon Details» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  3. (Ingelesez) Gibson, R. H.; Nelson, I. L.; Hopkins, G. W.; Hamlett, B. J.; Memmott, J.. (2006-04). «Pollinator webs, plant communities and the conservation of rare plants: arable weeds as a case study» Journal of Applied Ecology 43 (2): 246–257.  doi:10.1111/j.1365-2664.2006.01130.x. ISSN 0021-8901. (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  4. a b c «Ecology of Commanster» www.commanster.eu (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Sphaerophoria scripta» Polinizadores (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  6. «STUDIES ON THE BIOLOGY OF SPHAEROPHORIA SCRIPTA L. (DIPTERA., SYRPHIDAE)» www.actahort.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).

Kanpo estekak

aldatu