Spancill Hill (Clare konderria)
Spancill Hill (irlanderaz Cnoc Uarchoille) Irlandako mendebaldeko Clare konderriaren ekialdean dagoen herri txiki bat da. R352 eskualde errepidean eta Ennis udalerritik 5 kilometro ekialdera dago. Clooney eta Quin herriekin muga egiten du. Bertan, urtero ekainaren 23an Spancilhill Horse Fair izeneko zaldi azoka ospatu ohi da, Irlanda osoko zaldi azoka zaharrena.
Spancill Hill Cnoc Uarchoille | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlanda Munster Clare konderria |
Jatorrizko izena | Cnoc Uarchoille |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°52′16″N 8°54′01″W / 52.871033°N 8.900156°W |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |