Spanairren 5022 hegaldia
(«Spanairren JK 5022 hegaldiaren istripua» orritik birbideratua)
Spanairren JK 5022 hegaldiaren istripua 2008ko abuztuaren 20an Madrildik Las Palmas Kanaria Handikora zihoan hegaldiak jasandako istripu larria izan zen, Madril-Barajas aireportuan gertatua. 173 pertsona zeramatzan McDonnell Douglas MD-82 motako hegazkina eguerdiko ordu batean zen aireratzekoa, baina pilotuek motor batean sumaturiko arazo batek eraginda, ordubeteko atzerapenarekin atera zen. Eguerdiko 14:14ean, hegazkina aireratu berria zela, aireportuko 36 L pistaren ondoan erori eta su hartu zuen. Guztira 154 pertsona hil ziren. Gainerakoak, larriki zaurituta, Madrilgo ospitaleetara eraman zituzten.
Spanairren 5022 hegaldia | |
---|---|
![]() | |
Mota | hegazkin-istripu |
Data | 2008ko abuztuaren 20a |
Kokaleku | Adolfo Suárez, Madril-Barajas aireportua |
Herrialdea | Espainia |
Parte-hartzaileak | AENA Fire Department (en) ![]() |
Aireontzi | McDonnell Douglas MD-82 (en) ![]() |
Abiapuntu | Adolfo Suárez, Madril-Barajas aireportua |
Helmuga | Kanaria Handiko aireportua |
Kudeatzailea | Spanair |
Hegazkinaren erregistroa | EC-HFP |
Flight (en) ![]() | JK5022 |
Kausa | Giza hutsegite mechanical failure (en) ![]() |
Pertsona hilak | 154 |
Pertsona zaurituak | 18 |
Bizirik irten direnen kopurua | 18 |