Ireki menu nagusia

Spaceballs (euskaraz Espazio-bolak) 1987ko Mel Brooks estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktoreak zuzendu, ekoiztu, idatzi eta antzeztutako zientzia-fikziozko komedia film bat da. Berak, John Candy, Rick Moranis, Bill Pullman, Daphne Zuniga, Dick Van Patten, George Wyner eta Joan Rivers aktoreek antzeztu zuten.

Spaceballs
Spaceballs helmet.JPG
Jatorria
Argitaratze-data 1987
Jatorrizko izenburua Spaceballs
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak eta Alemania
Ezaugarriak
Genero artistikoa comic science fiction Itzuli, abenturazko filma, parodiazko filma, zientzia-fikzio filma eta film komikoa
Iraupena 96 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Honen eragina jaso du Star Wars
Grabazio lekua(k) Kalifornia, Alemania eta Arizona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Mel Brooks
Gidoigilea(k) Mel Brooks
Ronny Graham
Thomas Meehan Itzuli


[[Kategoria:Thomas Meehan Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Bill Pullman
John Candy
Rick Moranis
Daphne Zuniga
Dick Van Patten
Joan Rivers
Mel Brooks
Jim J. Bullock
Bubba Smith
Dom DeLuise
Michael Winslow
John Hurt
Tim Russ
Brenda Strong
George Wyner
Leslie Bevis
Lorene Yarnell
Sal Viscuso
Ronny Graham
Dey Young
Arturo Gil




[[Kategoria:Dick Van Patten Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Jim J. Bullock Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bubba Smith Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Michael Winslow Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Leslie Bevis Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lorene Yarnell Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sal Viscuso Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Arturo Gil Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Mel Brooks
Ezra Swerdlow

Konpainia ekoizlea Metro-Goldwyn-Mayer
Edizioa Conrad Buff IV Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Mel Brooks
John Morris
Argazki-zuzendaria Nick McLean
Argumentu nagusia Bizi estralurtarra
Kanpo loturak

George Lucasen Star Wars filmeen parodia argia da: Kasko Beltz (Darth Vader), Lone Starr (Luke Skywalker/Han Solo), Barf (Chewbacca), Vespa printzesa (Leia Organa printzesa), Dot Matrix (C3-PO/R2-D2), Maisu Yogurt (Obi-Wan Kenobi) eta Skroob presidentea (Moff Tarkin gobernadorea).

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Druida planetako Roland erregeak (Dick Van Patten) bere alaba Vespa printzesa (Daphne Zuniga) topatu dezaten, Lone Starr (Bill Pullman) eta erdi gizon erdi txakurra den Barf (John Candy) morroia kontratatu ditu, espazioko bi heroi izkuaitz eta ezjakinak. Vespa printzesa Valium printzearekin ez ezkontzeko Dot Matrix robotarekin (Joan Rivers / Lorene Yarnell) ihes egin baitu. Bere ihesaldian, Lord Kasko Beltzen (Rick Moranis) espaziontziak Vespa printzesa atzeman du. Lord Kasko Beltzek Spaceball planetako Skroob presidentearentzat (Mel Brooks) lan egiten du.

Gaiztoak eta ergel hutsak izanik, Spaceballdarrek euren planetako atmosfera xahutu eta guztiz desagertuarazi dute. Hortaz, Druida planetako atmosfera lapurtu nahi dute, horretarako Vespa printzesa bahituaz Druidako agintariei presioa sartzeko baliatuko dira.

Lone Starrek printzesa salbatu eta Spaceballdar maltzurrekin amaitu beharko du, bidean Maisu Yogurtek (Mel Brooks) "Zortea" erabiltzen irakatsiko dio.

AktoreakAldatu

Soinu bandaAldatu

  1. "Spaceballs Main Title Theme" – John Morris
  2. "My Heart Has a Mind of Its Own" – Jeffrey Osborne eta Kim Carnes
  3. "Heartstrings" – Berlin
  4. "Spaceballs Love Theme" (Instrumental) – John Morris
  5. "The Winnebago Crashes"/"The Spaceballs Build Mega-Maid" – John Morris
  6. "Spaceballs" – The Spinners
  7. "Hot Together" – The Pointer Sisters
  8. "Good Enough" – Van Halen
  9. "Wanna Be Loved by You" – Ladyfire
  10. "Raise Your Hands" (ezkutuko abestia) – Bon Jovi

Kanpo estekakAldatu