Souto da Retorta

Galiziako eukalipto basoa

Souto da Retorta edo Chavineko eukalipto-basoa (galizieraz: Eucaliptal de Chavín) Lugoko probintzian dagoen basoa da. Viveiroko Chavín parrokian aurkitzen da, Landro ibaiaren ertzean[1].

Souto da Retorta
Datu orokorrak
Motabaso, Monumentu natural eta Árboles singulares de Galicia (en) Itzuli
Azalera3,19 ha
Geografia
Map
Koordenatuak43°36′51″N 7°35′50″W / 43.6143°N 7.5971°W / 43.6143; -7.5971
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaLugoko probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaViveiro
Galiziako parrokiaChavín, Viveiro
"O Avó de Chavín" zuhaitza, Espainiar Estatuko handiena.

Galiziako Eremu Babestuen sarean dago eta 2000. urtean Monumento Nazional izendatu zuten[2].

Historia

aldatu

Basoaren barnean aipatzekoa da 600 eukalipto inguruko zuhaiztia. Eukalipto urdinak (Eucalyptus globulus) dira, ehun urtetik gora dituztenak eta oso garaiak, hainbat dira 50 metrotako altuera gainditzen dutenak. Eukaliptoak 1860tik aurrera landatu ziren, Landro ibaiaren errekek maiz ureztatzen ziren beheko lurrak drainatzeko helburuaz[1]. Australiatik bueltan etorritako misiolariek ekarri zituzten haziak[2].

Deskribapena

aldatu

3'19 hektareatako azalera du basoak. Klima ozeanikoa du, urteko batazbesteko prezipitazioa 1.412 mm-koa da eta tenperatura 13ºC-takoa. Itsas mailatik 30 metrotako altueran dago eta itsasertzetik hurbil.

Aipaturiko eukaliptoez gain bi ur-jauzi ere badira Souto da Retortan, Salto do Can eta Pozo da Ferida, bigarren honek 30 metrotako jauzia du.

O Avó de Chavín

aldatu

Souto da Retortan dagoen eukalipto handiena "O Avó de Chavín" (euskaraz: «Chavíneko aitona») da. 1880an landatu zen eta 71,4 metroko altuera, 10,5 metroko perimetroa oinarrian eta 75'2 m3-ko bolumena du[3]. Ez da eukaliptorik garaiena baina bai bolumen handiena hartzen duena. Espainiar estatuko zuhaitz handiena kontsideratzen da[4].

2010. urtean Urteko zuhaitza izendatu zuten Bosques sin Fronteras eta Fundación Biodiversidad elkarteek[5]. Zuhaitz berezien katalogoan ere sartuta dago.

Azken urteetan izurriak jota dago, inguruko beste eukalipto batzuk ere bai, eta Galiziako Xunta neurri bereziak hartzen ari da. Esate baterako intsektua erabili dituzte izurria geldiarazteko[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Galizieraz) Turismo, Turgalicia/Axencia Galega de. (2015-05-04). «MONUMENTO NATURAL SOUTO DA RETORTA EN VIVEIRO LUGO» Turgalicia (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  2. a b (Gaztelaniaz) «El “O Avó” de Chavín, el bosque de los gigantes» Oxígeno (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  3. a b (Gaztelaniaz) «El Avó de Chavín, premiado cuando ya no es el más alto y sigue enfermo» La Voz de Galicia 2010-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  4. Moya Sánchez, Bernabé. (2003). Árboles Monumentales de España. CLH (Madrid), 397 or..
  5. (Gaztelaniaz) «O Avó de Chavín es el gigante del año» La Voz de Galicia 2010-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).

Kanpo estekak

aldatu