Soumaya Museoa 1994an sortutako irabazi-asmorik gabeko kultur erakundea da. Hiru esparru ditu Mexiko Hirian: Loreto plaza, Carso plaza eta Guillermo Tovar de Teresa Etxe Museoa. Bere zeregin nagusia Carlos Slim Fundazioaren bilduma partekatzea da; bilduma horrek hiru mende baino gehiagoko arte amerikar eta europarra eskaintzen du. Guztiontzako topaguneetan, Latinoamerikako kultura-panoraman gogoeta eta elkarrizketa eragiteko, konpromisoaren eta gizarte-ekintzaren bidez helburutzat du. Arte-bilduma kontserbatu, babestu eta ikertzen du eta, aldi berean erakusketa ibiltariak, nazionalak eta nazioartekoak, sustatzen ditu. Museoaren izenak Carlos Slim museoaren sortzailearen emaztea zen Soumaya Domit oroitzen du. Soumaya 1999an hil zen. Carso Plazan duen egoitza Fernando Romero arkitekto mexikarrak diseinatu zuen. 2011ko martxoaren 29an inauguratu zen. Urteko 365 egunetan dago zabalik eta sarrera doakoa da

Soumaya museoa
Datuak
MotaArte galeria
HerrialdeaMexiko
Agintea
ZuzendariaAlfonso Miranda Márquez (en) Itzuli
KudeatzaileaGrupo Carso (en) Itzuli
Osatuta
JabeaCarlos Slim Foundation (en) Itzuli
Historia
Sorrera1994
Sortzailea
webgune ofiziala
Twitter: ElMuseoSoumaya Edit the value on Wikidata

Museoaren funtsak aldatu

Museoak 70.000 objektu inguru gordetzen ditu. Azpimagarriak dira Auguste Rodin eskultore frantsesaren lanak, margolari inpresionistask (Monet, Renoir eta Degas), Europako aintzinako margolariak (Grekoa, Tintoretto, Brueghel, Cranach, Zurbarán eta Murillo), margolari novohispanoak (Correa, Villalpando eta Cabrera). Museo honetan Mexikon dauden Vincent Van Goghen margolan bakarrak. Halaber, badira beste artista handien lanak, besteak beste, José María Velasco, Agustín Arrieta, Dr. Atl, Diego Rivera, José Clemente Orozco eta David Alfaro Siqueiros.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu