Sormenaren Kabia Fagus-Alkiza proiektuaren baitan Alkizako Udalak sustatutako kultur ekimena da[1]. Sormena eta kultura hiri eta herri handietatik deszentralizatzeko asmoarekin martxan jarri zen Sormenaren Kabia.

Sormenaren Kabia 2018an abiatu zen Fagus-Alkiza Interpretazio Zentroaren 5. urteurrena ospatzeko. Landa eremuan beren jarduera artistikoa garatu nahi duten artistei espazio bat eskaintzen die ekimenak. Edozein espezialitate eta jatorriko artistei irekita dago. Udaberriaren hondarrean deialdi publiko bat egiten da interesatutako artistek beren proiektuak aurkez dezaten. Epai-mahaiak aukeratutako bi proiektuak udazkenean garatzen dira.

Artistei diru-ekarpen bat, ostatua eta Koldobika Jauregiren aholkularitza eskaintzen zaie. 2018 eta 2019an bi asteko egonaldia antolatu da. 2020tik aurrera 3 astekoa izango da. Antolakuntzak artisten lana ezagutzera emateko ikus-entzunezko bana ekoizten du sortzaile bakoitzarentzat.

Egonaldian zehar artistek herritarrekin, bereziki herri-eskolako ikasleekin, harremanak izan ditzaten bultzatzen da. Artistek herritarrei irekitako tailerrak antolatzea ohikoa da.

Saritutako artistak aldatu

2018ko edizioan Txiki Keixeta eta Kimia Kamvari izan ziren egonaldia egin zuten artistak. Keixetak zeramika-lanak landu zituen eta Kamvarik onddoen esporekin irudigintza.

2019k edizioan Nagore Legarreta[2] argazkilaria eta Beñat Raya[3] eta Mus laborategiko bere kideak aukeratu ziren egonaldirako.

2020ko edizioan Idoia Unzurrunzaga argazkilariak eta Maria Andres dantzariak jaso dute beka[4].

2021eko edizioan Ione Larrañaga ilustratzaileak eta Joseba Agirrezabalaga artista plastikoak jaso dute beka[5].

2022ko edizioan Mirari Errondosoro Etxabe artisauak eta Laia Varela Lasarte bitxigileak jaso dute beka[6].

2023ko edizioan Miriam Loidi artista plastikoak eta Nomad Studio (Eli Garmendia eta Carlos Pericas) argazkioariek[7][8][9].

Erreferentziak aldatu

  1. Ayuso, Edurne. (2019). Alkizako Sormenaren Kabia: natura maite duten sortzaileentzat habia. Oilategitik 19. alea, 49-50 or..
  2. https://www.youtube.com/watch?v=FDUePEr4jgk#action=share,+Nagore Legarretaren egonaldia..
  3. .
  4. www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-27).
  5. Fagus-Alkiza. SORMENAREN KABIA 2021, IRITSI DA UZTA BILTZEKO EGUNA – FAGUS Alkiza. (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
  6. Fagus-Alkiza. https://www.fagus-alkiza.eus/naturako-elementuek-bizi-berri-bat-izango-dute-sormenaren-kabian/. .
  7. «Memoria, irudi eta ahots bidez - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  8. Alkiza, Egilea: Fagus. Sormenaren Kabia 2023 irabazleen aurkezpena – FAGUS Alkiza. (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  9. ««Interesatzen zaizkidan gauza askoren elkargunea da artilea» - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).

Kanpo estekak aldatu