Sorgin hankaezkatatsu
Sorgin hankaezkatatsua (Leratiomyces squamosus edo Stropharia squamosa) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Haragi gutxi du.
Sorgin hankaezkatatsua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Stropharia |
Espeziea | Leratiomyces squamosus |
Deskribapena aldatu
Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ganbila edo lau-ganbila, hori-okre kolorekoa eta ezkata zentrokide bereizgarriekin.
Orriak: Itsatsiak, zabalak, ez oso estu, hasieran horixkak eta gero arrosa-purpura kolorekoak, bukaeran arre-beltzaxkak bihurtzen dira.
Hanka: Luzanga, zilindrikoa, baina bihurri samarra eta eraztun ildaskatu bat du, nahiko behean egoten da, eta bi zatitan banatzen ditu, zati zurixka goialdean eta krema koloreko luzera handiagoko beste bat behealdean. ezkatatsua da.
Haragia: Zurixka, oinaren oinarrian arrosaz tindatzen da. Ez du usain eta zapore nabarmenik.[2]
Etimologia: Stropharia terminoa, neskatoak bularra estutzeko erabiltzen zuten "estrofio" hitzetik dator, onddo hauen eraztunagatik edo eraztunaren arrastoengatik. Squamosa epitetoa latinetik dator, ezkatatsua esan nahi duen "squamosus" hitzetik. Bere oinaren dekorazioagatik.
Jangarritasuna aldatu
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Nahastezina, bere itxurarengatik eta eraztunaren kokapenagatik.[4]
Sasoia eta lekua aldatu
Udan eta udazkenean. Motzondo, enbor eta zur lurperatuetan.[5]
Banaketa eremua aldatu
Ipar Amerika, Europa, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 99 or. ISBN 84-282-00541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 256 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 340 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel.. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 250 or. ISBN 84-282-0865-4..