Soleá (soleˈa ahoskatua) flamenkoren paloetako bat da, Cádiz edo Sevillako ijitoek sortu zutena.[1] Flamenkoaren estilorik funtsezkoenetako bat da, musika honen elementu bereizgarri guztiak biltzen baititu, hala nola, compás de soleá eta por arriba edo goitik jotzea.

Soleá emanaldi batean.
Artikulu hau flamenkoaren paloari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Solea».

Dantza aldatu

Soleá adierazkortasun handiko dantzari bakarlari batek egin dezake. Soleák dantzariaren dotorezia nabarmentzen du, besoak eta gorputza, zapateatuez lagunduta, emakumeenak izan ohi diren mugimenduak egin baititzake.

Dantzaria deigarria da aldaken mugimenduarekin, lotsagabekeriekin eta seriotasunarekin.

Konpasa aldatu

Soleák tempo geldo eta astuna du, baina bere konpasa alegriena eta buleriena bezalakoa da, baina beste izaera batekin.

Flamenkoaren munduan erabiltzen den konpas kontzeptuaren arabera, soleáren eskema erritmikoa honakoa da.

1 2 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Letra lodiz idatzitako zifrek konpasaren aldi sendoak adierazten dituzte.

Erreferentziak aldatu

  1. Manuel, Peter. (1986). «Evolution and Structure in Flamenco Harmony» Current Musicology (Columbia University Press) (42): 46-47.  doi:10.7916/D88051HJ..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.