Sokratesen heriotza (frantsesez, La Mort de Socrate) Jacques-Louis Davidek 1787an bukatu zuen margolan ezaguna da. Lana Trudaine anaien enkargua izan zen. Egun, New Yorkeko Metropolitan Museum of Artearen egoitzan erakusten da.

Sokratesen heriotza
La Mort de Socrate'
Jatorria
Sortzailea(k)Jacques-Louis David
Sorrera-urtea1787
IzenburuaThe Death of Socrates, La Mort de Socrate eta موت سُقراط
Mugimenduaneoklasizismoa
Akademizismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak129,5 (altuera) × 196,2 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza historikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass98B(SOCRATES)68
Kokapena
LekuaMetropolitan Museum of Art
BildumaMetropolitan Museum of Art
Inbentarioa31.45
JabeaCharles-Louis Trudaine de Montigny (en) Itzuli, Olivier de Saint-Georges de Vérac (en) Itzuli, Adolphe de Rougé (en) Itzuli eta Marius Bianchi
Argumentu nagusiaSokratesa
Historia
ErakusketakSalon of 1787 (en) Itzuli

Deskribapena

aldatu

Margolanak Antzinako Greziako Sokrates filosofoaren heriotza erakusten du. Sokrates gazteen artean betiko jainkoen aurkako ideiak zabaltzearen eta, ondorioz, Atenasen gazteak galbideratzearen kargupean heriotzara kondenatua izan zen.

Lanaren erdian Sokratesen irudiak du nagusitasuna; eserita altxatzeko keinua egiten ari da. Sokrates ez dago lotuta nahiz eta inguruan kateak ageri. Inguruan bederatzi dizipuluek haien mina erakusten dute. Ezkerrean, eserita, etsituta, Platon dago nahiz eta historikoki egun horretan gaixorik zegoenez bera bertan ez izan; horrela aitortu zuen pentsalariak bere Fedon liburuan. Denbora hartan Platon gaztea zen baina Davidez agure bat bezala erakusten du. Pasabide baten beste aldean beste hiru gizon agertzen dira, eskailera bat igotzen eta, halaber, batek agurtzen du. Kriton Atenaskoa Sokrates ondoan eserita agertzen da, bere eskua Sokratesen iztar gainean pausatuta; pozoia ez hartzeko emate du adierazten diola. Sokatesek bukatu berria du arimaren hilezkortasunaren gaineko diskurtsoa eta prest dago pozoia hartzeko. Kartzelazainak, lotsatuta, zikuta kopa luzatzen dio.[1]

 
Platon zahar bat bezala irudikatuta margolanean.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Sébastien Allard: « La mort dans l'âme : Essai sur la représentation des derniers moments de Socrate dans la peinture française du xviiie siècle »

Kanpo estekak

aldatu