Astaperrexil handi

Astaperrexil handia (Conium maculatum) edo otzarribedar[1] Apiaceae familiako landare belarkara da. Bi urte irauten du bizirik. Oso landare kirastsua izaten da. Zurtoinean ura edo beste zenbait isurkari igarotzeko bideak eta ildoak ditu, eta 50 cm eta 2 m bitarteko garaiera du. Hosto handiak izaten ditu, zatikatuak eta kolore gorrixkakoak. Loreak zuriak, mordotan ateratzen zaizkio. Fruitu lehorrak. Europan eta Asian hazten da; zelaietan, bideetan eta ongarritutako tokietan ugari izaten da. Zikutina eta beste hainbat alkaloide ditu, oso pozoitsuak direnak.[2]

Astaperrexil handi
Conium maculatum Cresswell 01.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
GeneroaConium
Espeziea Conium maculatum

Kondairak dio Sokratesek bere infusioa hartu zuela heriotza zigorra jasan zuenean.


ErreferentziakAldatu

  1. R. M. de Azkue, Dicc.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.