Soissonseko Erresuma
Soissonseko erreinua, edo zehatzago Soissons domeinuak, batzuetan Siagrioren lurraldea edo Siagrioren Erresuma, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbeheraren azken zatian existitu zen lurralde erromatar bat izan zen.
Soissonseko Erresuma Siagrioren Erresuma Soissonseko Domeinua Domeinu galo-erromatarrak | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
476 – 486 | |||||||
Monarkia | |||||||
| |||||||
Siagrioren Erresumna 486. urtean | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Novidunum (gaur egungo Soissons) | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Latina | ||||||
Historia | |||||||
Odoakrok Romulo Augustulo garaitu zuen. Siagriok Parisko arroa kontrolpean du. | 476 | ||||||
Soissonseko batailan Klodobeok Siagrio garaitu zuen | 486 | ||||||
|
457. urtetik, 486 arte iraun zuen erreinuak. Erromatar Inperio barruko herriek gobernaturiko azken erromatar lurraldea izan zen. Ordutik aurrera, Mendebaldeko Inperioa izan zena, osorik, atzerritarren esku geratu zen.
Lurraldea
aldatuFrantziako oraingo mapa batekin alderatuz gero, Normandia Garaia, Normandia Beherea, Frantziako Uhartea, Erdialdea, Borgoina zatitxo bat, Xanpaina-Ardena, Loirerria eskualdeen zati bat, Nord-Pas-de-Calais eskualderen hegomendebaldeko muturtxo bat eta Pikardia zati bat izango lirateke Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbeheraren azken aldera, Soissonseko erreinuak hartu zuen lurraldea.
Erregeak
aldatuEgidio izan zen Soissonseko erreinuko lehen erregea, eta bere erregealdiak, 457. urtetik, 464. urterarte iraun zuen, azken urte hontan hil zen arte.
Bigarrena, eta azkena, Siagrio izan zen, Egidioren semea. 464. urtetik, 486. urterarte. Azken urte honetan, erreinuko hiriburuan bertan, Soissons hirian, Klovis frankotarraren eta Siagrio galierromatarraren gudalosteen arteko guda gertatu zen. Klovis frankotarraren gudalosteek irabazi zuten gudualdia, eta, behin betirako, atzerritarren esku geratu zen, ordurarte, Mendebaldeko Erromatar Inperioa izan zen lurralde guztia.