Sofia Eduvigis Brunswick-Lüneburgekoa
Sofia Eduvigis Brunswick-Lüneburgekoa (Wolfenbüttel, 1592ko ekainaren 13a - Arnhem, 1642ko urtarrilaren 13a) Brunswick-Lüneburgeko dukesa zen jaiotzez eta Nassau-Dietzeko kondesa ezkontzaz. Henrike Julio Brunswick-Wolfenbüttelekoaren eta Elixabete Danimarkakoaren alaba zen, Frederiko II.a Danimarkakoaren biloba.
Sofia Eduvigis Brunswick-Lüneburgekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wolfenbüttel, 1592ko ekainaren 13a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Arnhem, 1642ko urtarrilaren 13a (49 urte) |
Hobiratze lekua | Leeuwarden |
Familia | |
Aita | Henry Julius, Duke of Brunswick-Lüneburg |
Ama | Elixabete Danimarkakoa |
Ezkontidea(k) | Ernest Casimir I, Count of Nassau-Dietz (en) (1607ko ekainaren 8a - 1632ko ekainaren 2a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | House of Welf (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Kalbinismoa |
Hogeita Hamar Urteko Gerran Dietzeko gazteluan egon zen, hiria suntsitzea ekidinez armadako komandanteekin negoziatuz. Sofiaren izena ezaguna egin zen Axel Oxenstiernarengana joan zenean 1633an bere tropek Sofia Edvigaren lurraldean eragindako kalteak ordain zitzala eskatuz. Etxean, nekazariek janari eta ur nahiko izan zezaten kezkatu zen.
1607ko ekainaren 8an Ernesto Kasimiro I.a Nassau-Dietzekoarekin ezkondu zen. Bi ume helduarora iritsi ziren: Henrike Kasimiro I.a Nassau-Dietzekoa eta Gilen Frederiko Nassau Dietzekoa.