Slip

galtzontzillo mota

Slipa, baita ere Slipak (ingelesez: Briefs), galtzontzilo estu eta ñimiño bat da, hankarik gabea eta bragetarekin edo bragetarik gabe. Organo genitalak posizio finko batean atxikitzen ditu. Zientzialari batzuen ustez hau ez da oso ona gorputzerako. Hori, bestetik, ezin hobea da kirol-jardueretarako edo boxer galtzontzilloek ematen ez duten euskarria nahi dutenentzat.

Slip
galtzontzilloa
Ikonoa

Historia

aldatu

Gizonezko galtzontzillo klasiko hauek lehen aldiz 1935eko urtarrilaren 19an saldu ziren, Coopers, Inc. konpainiaren eskutik (egun Jockey International), Chicagon , Illinois, Marshall Field saltegi handietan. Jantzi berriari "Jockey" izena eman zioten, eskaintzen zuten euskarriagatik.[1] Dirudienez, estilo berriaren diseinatzailea Riviera frantsesa bisitatzen ari zen lagun batengandik jasotako postal batean inspiratu zen; postalean bainujantzi oso labur eta estu bat zuen gizon bat irudikatzen zuen. 30.000 pare saldu ziren sartu ondorengo hiru hilabeteetan.[2] Erresuma Batuan, 1938an saldu ziren lehen aldiz.[3] Laster, dendek 3.000 pare saltzen zituzten asteko.

Osasuna

aldatu

Mediku batzuek diote tenperaturak espermatozoideen ekoizpenari eragin diezaiokeela eta slipak, barrabilak gorputzaren kontra bortxatzean, espermatogenesia eragozten duela. Mediku askok gomendatzen diete esperma gutxi duten gizonei slipa boxerrekin aldatzeko. Dena dela, ez da iritzi orokor bat eta badira ere argumentu hori onartzen ez dutenak. [4]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.