Skokholm uhartea
Skokholm uhartea (galesez: Ynys Sgogwm) Pembrokeshiretik (Gales) lau kilometrotara dagoen biztanlerik gabeko uhartea da. Pembrokeshire Kostaldeko Parke Nazionalaren barruan dago eta Skomer uhartetik oso gertu dago. Interes Zientifiko Bereziko Lekua da. Inguruko urak ere babestuta daude.
Skokholm uhartea | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | Ynys Sgogwm |
Geografia | |
Kokapena | |
Punturik garaiena | - |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() Dinbych-y-pysgod, Pembrokeshire |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 |
Talde etnikoak | Galesak |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b6/Skomer_en_skokholm.png/220px-Skomer_en_skokholm.png)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/ba/800%2CManx_shearwater.jpg/220px-800%2CManx_shearwater.jpg)
Ezaugarriak
aldatuKilometro karratu bateko hedadura du. Oso ezaguna da dituen hareharri gorriko itsaslabarei esker non itsas-hegazti askok kabiak egiren dituzten. Uharte osoa erreserba naturala da eta bisitzaeko aurretik Wildlife Trust of South and West Wales erakundeari baimena eskatu behar zaio. Uhartean etxetxo bat dago eta bertan lo egiten dute joaten diren zientzialariak eta turistak. Uhartera joateko itasontziak Martin's Havenetik irtetzen dira.
Garrantzia
aldatuUhartearen garrantzia bertan ikus daitezkeen itsas hegaztiekin dago lotuta. Skokholmen gabai arruntaren hirugarren kolonia handiena dago. Ekaitz-txorien Europako populazio handiena dago. Lau mila fraterculak eta bi mila martin arruntak zein pottorro arruntak daude.[1] Hegazti migratzaileak ikusteko ere primerako tokia da.
Historia
aldatuUhartea Ronald Lockley (1903-2000) ornitologoarekin ospetsua egin zen. Ornitologo honek bereziki fraterculak eta gabai arruntak aztertu zituen. Lockey uhartean bizi izan zen eta hari buruzko liburu asko idatzi zuen. Lehen behatokia 1933an egin zuen.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ http://news.bbc.co.uk/2/hi/uk_news/wales/south_west/7765183.stm (BBC Nature News), "Nature reserve 'boost' for island".
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):The Willife Trust of South and West Wales.