Ireki menu nagusia
Sirokoa Libian, Malta, Italia eta Greziaraino iristear

Sirokoa hegoaldeko haize errea eta hautsez betea da, Mediterraneoan edo Afrikako iparraldean ekialderantz doan depresio baten aurretik jotzen duena[1].

Arabieraz qibli, قبلی, "Qiblakoa"; italieraz scirocco eta sirocco; grezieraz σιρόκος ("sirókos"), Kroazian, Montenegron eta Eslovenian jugo, Frantzian marin, Kanarietan calima, hegoaldeko Espainian jaloque, katalanez xaloc eta Maltan xlokk.[2] ditu izenak. Litekeena da izena Sirius izarrarekin lotuta izatea, izan ere, udan ikusten dutenean hego-ekialdetik (haizea bezala) agertzen da.

Haizea Sahara eta Arabiako basamortuetan sortzen da, aire tropikala behe-presioek bultzatua iparralderantz Mediterraneo zeharkatuz joaten denean.[3]

ErreferentziakAldatu

  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Siroko .
  2. Encyclopaedia Britannica. Scirocco/xlokk
  3. Golden Gate Weather Services. Names of Winds.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siroko  


  Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.