Sipadan (Pulau Sipadan) Malaysiako irla bat da, Celebes itsasoan dago, Borneoren ekialdean. Sabah estatu federatuaren parte da. Uharte hori ospetsu egin zen Abu Sayyafen bahiketagatik, 2000. urtean, non atzerriko turista batzuk terrorista islamistek bahitu baitzituzten.

Sipadan
Datu orokorrak
Motauharte
Luzera0,6 km
Zabalera0,25 km
Azalera0,13 km²
Geografia
Map
Koordenatuak4°06′53″N 118°37′44″E / 4.11468°N 118.62876°E / 4.11468; 118.62876
Historical province of IndonesiaKalimantan
Ur-gorputzaCelebesko itsasoa

Sipadan urpean igeri egiteko gunea da. Itsas bizitzaren aberastasuna izugarria da: arrezife-marrazoak, barrakudak, Bobometropon muricatum, mantarraiak, Myliobatidae, mailu-marrazoak eta marrazo baleak. Gainera, dortoka berdeak eta karei dortoka handiak ikus daitezke.[1]

2004an, erreserba natural izendatu zuten uhartea, eta bertan zegoen estazio turistikoa (resorta) itxi zen. Gertuen dauden estazio turistikoak ondoko Mabul edo Kapalai uharteetan daude. Harrezkeroztik, uhartea jende kopuru mugatu batek baino ezin du bisitatu egunez, eta ezin da gaua bertan eman. Halaber, uhartearen zati handi baterako sarbidea mugatu da. Armadako eta poliziako destakamendu txiki bat besterik ez du bizi.'

Erreferentziak

aldatu
  1. Tortugas nadando en Sipadan. Imágenes cedidas por Christoph Brüx

Kanpo estekak

aldatu