Singin' in the Rain
Singin' in the Rain (euskaraz Euripean Abestuz) 1952ko Gene Kelly eta Stanley Donen estatubatuar zinema zuzendariren musikal filma bat da. Bertan, Gene Kelly berak, Donald O'Connor, Debbie Reynolds, Jean Hagen eta Millard Mitchell aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, izenburu berdineko Singin' in the Rain filma berak adina ospe edota gehiago ere bereganatu zuelarik.
Argumentua
aldatuDon Lockwood (Gene Kelly) ospearen gailurrera iristea asko kostatu zaion zinema mutuko izar erromantikoa da. Hollywooden arrakasta izan aurretik Cosmo Brown (Donald O'Connor) adiskide minarekin batera gorabehera handiko ibilbidea izan du. Orain itxuraz inozoa dirudien baina asmo ilunak dituen Lina Lamont (Jean Hagen) neska ederrarekin bikote artistikoa osatu du. R.F. Simpson (Millard Mitchell) zinemagileak zuzentzen dituen zinema estudioetako moda-modako bikotea dira. Euren filma bateko estreinaldi baten ondoren, Donek antzerkiko aktore ezezaguna den Kathy Selden (Debbie Reynolds) ezagutuko du, hasiera batean Kathyk zinemaren artea mespretxatuko egingo du eta ondoren festa bateko tarta batetik atera ohi den emakumezko dantzaria dela agerraraziko da.
Don eta Kathy elkar maiteminduko dira. Bien bitartean, zinemagintzan sekulako aldaketa jazo da: soinudun zinema itzelezko arrakasta bereganatzen ari da. Ikuslegoak gero eta soinudun filma gehiago eskatzen ditu, ondorioz Lockwood eta Lamonten azken filma musikal batean "bilakatuarazi" beharra dago, beste munduko ezer ez, Lina Lamontek soinudun zinemarako batere balio ez duen arratoi kaxkar baten ahotsa duela izango ez balitz.
Aktoreak
aldatu- Gene Kelly: Don Lockwood
- Donald O'Connor: Cosmo Brown
- Debbie Reynolds: Kathy Selden
- Jean Hagen: Lina Lamont
- Millard Mitchell: R.F. Simpson
- Cyd Charisse: Gene Kellyren dantza bikotea
- Douglas Fowley: Roscoe Dexter
- Rita Moreno: Zelda Zanders
- King Donovan: Rod (ez da kredituetan agertzen)
- Judy Landon: Olga Mara (ez da kredituetan agertzen)
- Madge Blake: Dora Bailey (ez da kredituetan agertzen)
- Kathleen Freeman: Phoebe Dinsmore (ez da kredituetan agertzen)