Sinesgarritasuna, mezu edo iturri batetaz sinetsia izateko ahalmena definitzen duten osagai subjektibo eta objektiboak dira. Tradizionalki, sinesgarritasuna bi dimentsio nagusikin osatzen da: konfidantza eta ezagutza maila sortzearen ahalmena, non, biek dituzten osagai objektibo eta subjektiboak. Hau da, konfidantza sortzeko ahalmena, hartzaileak egiten duen balio epai bat da, faktore subjektiboetan oinarritua. Antzerako moduan, ezagutza maila modu subjektiboan ere har daiteke, mezuaren edo iturriaren ezaugarri erlatibo objektiboak ere badituen arren (adibidez, iturriaren aurrekari/erreferentziak edo informazioaren kalitatea) Beste bigarren mailako dimentsioak, iturriaren dinamismo edo karisma eta sortzen duen erakarpena dira.

Interneten, sinesgarritasuna gai garrantzitsu bihurtu da 1990eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, noiz, web orrialdeen erabilera, informazio iturri gisa asko igo den. UCSBren baliabide digital eta sinesgarritasunerako Proiektuak informazioa ematen du, gai honetan, aurrerakuntza berriei eta azterketei buruz, baliabide digitalak, gaztetasuna eta sinesgarritasuna barne dituelarik. Gainera, Stanfordeko Unibertsitatearen Limurtze teknologiaren laborategiak, webaren sinesgarritasuna aztertu du eta onlineko sinesgarritasunaren osagaiak eta Garrantziaren Interpretazioaren Teoria izeneko teoria orokor bat proposatu ditu.

Kazetari Profesionalen Elkartearen kode deontologikoaren arabera, zintzotasun profesionala, kazetarien sinesgarritasunaren ezaugarri garrantzitsu bat da. Ikus Hitzaurrea.

Street cred edo kaleko sinesgarritasuna euskaraz, gaur egungo neologismo bat da, hirietako biztanleen artean, gazteen edo modaren sinesgarritasun edo onarpenari erreferentzia egiten diona, batipat, hip-hop mugimenduaren alde daudenena.

Kanpo estekak

aldatu