Simona Calleja Aguado

Etxekoandrea, Espainiako Gerra Zibilean fusilatua

Simona Calleja Aguado (Cabanillas, Nafarroa Garaia, 1918 - Valtierra, Nafarroa Garaia, 1936ko abuztuaren 18a) etxekoandrea eta Espainiako Alderdi Komunistako kidea izan zen. 1936ko Gerra Zibilean fusilatu zuten.[1][2][3][4]

Simona Calleja Aguado
Bizitza
JaiotzaCabanillas, 1918
Herrialdea Nafarroa Garaia
Heriotza1936ko abuztuaren 12a (17/18 urte)
Heriotza moduafusilamendua
Jarduerak
JarduerakEtxekoandrea
KidetzaEspainiako Alderdi Komunista

Bizitza

aldatu

Simona Cabanillasen bizi zen bere guraso eta neba-arrebekin. Aita Alfonso Calleja zen, ama berriz, Felisa Aguado Sainz. Gerra Zibila piztu zenean errepresioa jasan zuen. Cabanillasko kartzelan egon zen preso, kazkamotz utzi zuten eta sexu erasoak jaso zituen, behin eta berriz bortxatu zuten, auzokideak Simonaren oihu ikaragarriak entzun zituzten. Simona neska oso ederra omen zen. Cortesko bi eta Cabanillaskoak zeuden bortxatzaleen artean. Oihuka, aurrez aurre bizi zen Don Carlos parrokoaren laguntza eskatzen omen zuen. Gau osoa oihuka eta txilioka eman omen zuen, "ez iedazue gehiago egin" "ez iedazue gehiago egin" errepikatzen omen zuen. Erail egin zuten agian bortxatzaleen izenik eman ez zezan. 18 urte zituen.[1][5][6]

Heriotza

aldatu

Bere ama Felisa, 26 urteko neba Procesorekin eta Fustiñanako beste zenbaitzuk batera kamioan sartu eta Valtierra eta Cadreitaren arteko bidean fusilatu zuten, 1936ko abuztuaren 12an.[7] Simonaren osaba Pedro Luis Aguado egun batzuk lehenago fusilatu zuten, 46 urte zituen, ezkonduta zegoen eta sei seme-alabaren aita zen.[1][8][9]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  2. Nabarralde. (2016-09-27). «A 80 años de la barbarie franquista» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  3. «Mujeres en el franquismo: Represión y Resistencia» Kaos en la red 2010-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  4. «Lista de mujeres fusiladas por el franquismo» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  5. «La huella de la. Guerra Civil» Diario de Noticias de Navarra 2016-12-10 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  6. «Centro de Documentación de la Memoria» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  7. Toribio LAÍNEZ GIL – Botones de nácar, contra el olvido. (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  8. «Fossa: 2962/2022 NAVA» www.mpr.gob.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  9. A los fusilados de Cabanillas – Parque de la Memoria. 2011-08-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).

Kanpo estekak

aldatu