Silvestre Ochagavía Errázuriz
Silvestre Ochagavía Errázuriz (Txileko Santiago 1820an – 1883ko urtarrilaren 8a) Txileko abokatua, politikaria, diputatua, senataria eta ministroa izan zen .
Silvestre Ochagavía Errázuriz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Silvestre Ochagavía Errázuriz |
Jaiotza | Santiago, 1820 |
Herrialdea | Txile |
Heriotza | Santiago, 1883ko urtarrilaren 8a (62/63 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Txileko Unibertsitatea Instituto Nacional General José Miguel Carrera (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Conservative Party (en) |
Biografia
aldatuSilvestre Martínez de Ochagavía Sequeira eta Manuela Errázuriz Aldunateren semea zen.
Institutu Nazionalean ikasi zuen. Abokatu gisa lizentziatu zen 1847ko urtarrilaren 4an, Txileko Unibertsitatean.
Concepción Echaurren Garcia-Huidobro andrearekin ezkonduta zegoen, eta izan zituzten seme-alabetako bat Silvestre Ochagavía Echaurren da.
Bizitza politikoa
aldatuAtzerri Arazoetako Ministerioko goi kargu izendatu zuten 1846an. Europan egon zen 1847-1850 bitartean bidaia diplomatikoetan. Alderdi Kontserbadoreko kidea zen. Justizia, Gurtza eta Instrukzio Publiko ministro izendatu zuten 1852an .
Santiagoko Diputatu hautatua 1852an eta 1855ean berriro hautatua. Alderdi Nazionalera aldatu zen, Manuel Montt presidentearen baldintzarik gabeko aldekoa zelarik.
Santiago-Valparaíso trenbidea amaitzeko zazpi milioi pesoko mailegua sinatzeko Europako Txileko gobernuaren ordezkari izendatu zuten.
Santiago probintziako senatari hautatua 1858an, kargu hori 1867ra arte bete zuen. 1861ean Errepublikako Presidentetzarako nazionalen hautagaitza eskaini zioten, baina errefusatu egin zuen José Joaquín Pérez nazio batasunerako hautagai gisa sustatzeko aukera baimentzeko. 1870ean Petorca eta La Ligua departamenduko diputatu hautatu zuten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Bromeliad Info - Genera Etymology» web.archive.org 2007-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
Bibliografia
aldatu- Diccionario Histórico y Biográfico de Chile; Fernando Castillo Infante, Lía Cortés eta Jordi Fuentes; Zig-Zag Editoriala, Santiago de Chile, 1996, 341. orrialdea.