Sigfrido Dubhe Alfakoa

Sigfrido Dubhe Alfakoa Toei Animationek Masami Kurumadari Poseidonen saga amaitzeko astia emateko ekoitzitako animea den Asgardeko sagan agertzen den pertsonaia bat da. Brontzezko bost zaldunen azken arerioa da Hilda Polarisekoaren aurka borrokatu aurretik. Seiya Pegasokoa da bere lehen arerioa, baina ez du lortzen garaitzea. Gero Shiryu Dragoikoak borrokatzen du bere aurka. Halako batean, Shiryuk Sigfridoren kondaira gogoratzen du, eta pertsonaia mitologikoak ere dragoiaren odolarekin babestu gabeko zati bat duela. Hantxe erasotzen dio Shiryuk, ondoren ahituta lurrera eroriz. Seiya altxatzen da eta bere meteoroekin bihotzaren inguruko armajantzi zatia suntsitzen dio. Azkenean, Sigfrido, nibelungoaren eraztunaren aztikeripean dagoen Hilda Polarisekoari muzin eginez, brontzezko zaldunen alde jartzen da eta Seiyari bere armajantzian duen zafiroa ematen dio.

Sigfrido Dubhe Alfakoa
Argitalpena
SortzaileaMasami Kurumada
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jardueragudaria

Une horretan Sorrento Sirenakoa agertzen da. Seiya Sorrento erasotzen saiatzen da, baina Poseidonen generalak, bere zehartxirula erabiliz Heriotz Sinfonia jotzen du, eta Pegasoko zalduna musika horren aztikeripean geratzen da. Gauza bera egiten du Sigfridok, emaitza berarekin, baita bere tinpanoak hautsi ondoren ere. Azkenean, jauzi eginez, Sorrentogana joan eta hartzaren besarkada moduko batekin heltzen du, eta biak, Shiryu eta Shuraren arteko borrokan bezala, airean joaten dira. Horren ondoren, Seiya eta Hilda Polarisekoaren arteko borroka dator. Seiya, zazpi zafiroak aldean dituela, Odinen estatuarantz doa, Hildagandik zenbait eraso jasoz. Baina zenbait alditan, bere kideek Hildaren erasoetatik babesten dute, azkenean Odinen estatuarantz iritsiz. Seiyak airera jaurtitzen ditu zafiroak, eta Hildaren eraso baten ondorioz labarrean behera erortzen da. Baina zafiroak Odinen estatuan jartzen dira. Estatuaren ezpata jaitsi egiten da eta Seiyak Odinen armajantzia jasotzen du.

Seiyak zenbait eraso jasotzen ditu Hildagandik, baina, azkenean, ezpatakada baten bidez, Seiyak nibelungoaren eraztuna kentzen dio Hildari, hau bere onera etorriz. Amaieran, Hilda, Fler eta brontzezko zaldunak Atenea dagoen tokira iristen dira, baina, orduan, olatu erraldoi batek Atenea eramaten du.

Kanpo estekak aldatu