Sichuan Panda Erraldoiaren santutegiak

Sichuan Panda Erraldoiaren santutegiak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Panda handiak

Mota Naturala
Irizpideak x
Erreferentzia 1213
Kokalekua Txinako Herri Errepublika
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 30°50′N 103°00′E / 30.833°N 103.000°E / 30.833; 103.000
Izen ematea 2006 (XXX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Sichuan Panda Erraldoiaren santutegiak (txinera sinplifikatuz: 四川大熊猫栖息地; pinyinez: Sìchuān Dàxióngmāo Qīxīdì), Txina barnealdeko Sichuan probintzian kokaturik dauden erreserba naturalen multzoa da.

Panda handiaren ugalketa eremu nagusia da. 1.600 aleko populazioa duela kalkulatzen da eta espeziearen %30a arriskuan dagoela kontutan izanik 2006 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen[1][2].

Deskribapena aldatu

Guztira 9.245 km²-ko azalera hartzen duten arren, zazpi erreserba natural eta bederatzi paisaia parkek osatzen dute eremua[1]. Tartean daude Qionglai eta Jiajineko mendiak ere. Izaera anitzeko eremuak dira, haranak, basoak, ibaiak, harkaitzak, zelai zabalak eta mendi altuak, besteak beste[1].

Erreserba naturalak aldatu

Paisaia parkeak aldatu

Fauna eta flora aldatu

Eremu honetako animalia adierazgarriena panda handia den arriskuak dauden eta babesa behar duten beste espezie batzuk ere aurkitzen dira, hala nola, panda gorria, elur-lehoinabarra eta pantera lainotsua[2]. Guztira 109 ugaztun espezie eta 365 hegazti espezie zerrendatu dira[1].

Oihan tropikalen ondoren santutegi hauetan dago munduko landare biodibertsitate handiena, landareen 5.000 eta 6.000 arteko espezie kopurua aurkitzen baita bertan. 1.000 landare genero inguru daude guztira eta hauetatik 50 Txinako endemikoak dira[1]. Sarritan Tertziario aroko baso paleotropikalekin konparatu izan da.

2008ko lurrikara aldatu

2008ko maiatzaren 12an lurrikara handia izan zen Sichuanen. 8.0 gradoko lurrikara izan zen[4] eta 70.000 pertsona inguru hil ziren. Wolong parkeko bost langilek ere galdu zuten bizia. Ikerketa Zentruan zeuden itxiturak kaltetu ostean sei pandak ihes egin zuten eta beste bi panda zauritu ziren[5]. Kalteak konpondu bitartean pandak Bifengxia Zentrura aldatu zituzten.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e «Santuario del Panda Gigante en Sichuan» www.viajarporchina.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).
  2. a b (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Sichuan Giant Panda Sanctuaries - Wolong, Mt Siguniang and Jiajin Mountains» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).
  3. Wolong National Natural Reserve. 2006-12-01 (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).
  4. Magnitude of SW China earthquake revised to 8.0. 2012-02-29 (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).
  5. (Ingelesez) Pandas 'safe' at park after quake. 2008-05-13 (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).

Kanpo estekak aldatu