Shitao edo Shi Tao (txinera tradizionalez: 石濤; txinera sinplifikatuz: 石涛; pinyinez: Shí Tāo; Wade–Giles: Shih-t'ao) bezala ezaguna, baina Ruoji Zhu jaioa (txinera sinplifikatuz: 朱若極; 1642 - 1707) Ming dinastiako eta Qing dinastia goiztiarreko fraide budista, kaligrafo eta margolari txinatarra zen.[1]

Shitao

Bizitza
JaiotzaGuilin, 1642
HerrialdeaMing dinastia
Qing dinastia
HeriotzaYangzhou, 1707 (64/65 urte)
Familia
AitaZhu Hengjia
LeinuaMing dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Irakaslea(k)Bada Shanren (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, poeta, art theorist (en) Itzuli eta Bhikkhu (en) Itzuli
Izengoitia(k)Jüan-ťi, Kchu-kua che-šang, Čchao-ťi eta Š-tchao
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Biografia aldatu

Jaiotza eta heriotza datak eztabaidatuak dira. Bere sendia Zhu Yuanzhangaren anai nagusiaren ondorengo zen, Ming dinastiaren sortzailea. 1644 urtean Mantxuak sartu ziren Pekinen eta Qing dinastia sortu zuten. Legitimistek ihes egin zuten hegoaldera eta Nankin hirian babestu ziren, baina hurrengo urtean hiri hau ere erori zen eta are Hegoalderago joan ziren. Shintaoren aitak, Hengjia, odolezko printzea izanik, bere burua Guilingo erregeorde izendatu zuen baina gainontzeko legitimistek ez zioten agindua onartu eta hil egin zuten. Orduan, Shintao haur txikia zela, morroiek lagundu eta Guilindik atera zuten eta ezkutuan bizi izan zen. Anonimatua errazago gordetzeko, monje budista egin zen, baina heldu aroan laiko gisa aurkezten zuen bere burua. 1666 eta 1679 urteen artean etengabe bidaiatzen ibili zen, Xuancheng izan zen abiapuntu tokia, bertan Mei Qing margolaria eta lagun mina bizi baitzen. Ondoren, 1680 urtetik aurrera Nankinera itzuli zen, non bertako arte eta literaturaren inguruko harreman asko izan zituen. Geroago, 1689 eta 1692 urteen artean Pekinera joan zen, mantxuen gortetik gertu, nahiz eta usurpatzaileak izan. Bertan arrakasta handia izan zuen. 1693 urtean Yangzhoun geratu zen bizitzera, margolaritzara guztiz engaiatua.[2].


Erreferentziak aldatu

  1. Hay, Jonathan. (2001). Shitao : painting and modernity in early Qing China. Cambridge University Press ISBN 9780521393423. PMC 43561909. (Noiz kontsultatua: 2022-07-10).
  2. (Frantsesez)Ryckmans, Pierre .- ’’Les propos sur la peinture du moine Citrouille-Amère : traduction et commentaire de Shitao’’ . Arg. Hermans, Paris, 1984. Orr. 187-190. ISBN 2-7056-5982-0

Kanpo estekak aldatu