Shinano ibaia

Shinano ibaia (japonieraz: 利根川 Shinano-gawa?) Japoniako ibai luzeena da. 367 kilometrotako luzera du eta bere ibilbidean Nagano eta Niigata prefeturak zeharkatzen ditu, bukaeran Japoniako itsasoan urak isurtzeko.

Shinano
Shinano-gawa
利根川
20061108uono and shinano river.jpg
Datu orokorrak
Luzera 367 km
Geografia
Koordenatuak 37° 23′ 17″ N, 138° 48′ 39″ E / 37.38806°N,138.81083°E / 37.38806; 138.81083Koordenatuak: 37° 23′ 17″ N, 138° 48′ 39″ E / 37.38806°N,138.81083°E / 37.38806; 138.81083
Herrialdea Japonia
Lurraldea Niigata, Fukushima, Gunma eta Nagano
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 11.900 km²
Arro hidrografikoa Shinano river basin (en) Itzuli
Ur-emaria 456 m³/s
Bokalea Japoniako itsasoa

IbilbideaAldatu

Kobushi mendian sortzen da, Saitama, Yamanashi eta Nagano prefeturen arteko mugan eta 2.475 metrotako altueran. Nagano prefeturan Chikuma ibaia (japonieraz: 千曲川 Chikuma-gawa?) izenaz ezagutzen da. Ondoren ipar-mendebalderantz jotzen du eta Matsumototik datorren Sai ibaiarekin bat egiten du Kawanakajiman. Azkenik ipar-ekialdera jo eta Niigata hiria zeharkatu ondoren Japoniako itsasoan itsasoratzen da.

HistoriaAldatu

1922an Ōkōzu ubidea (大河津分水路 Ōkōzu Bunsuiro) eraiki zen Niigata uholdeetatik babesteko eta ura itsasoratzeko bigarren bide bat eraiki baitzen. 1964 eta 1972 artean hirugarren hustubidea egin zen, Sekiya ubidea (関屋分水路).

Honi esker gaur egun arroza ereiteko Japoniako eremu onena bihurtu da Echigo lautada.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu