Sheffield Wednesday Football Club

Sheffield Wednesday FC» orritik birbideratua)

Sheffield Wednesday Football Club Ingalaterrako Sheffield hiriko futbol taldea da.

Sheffield Wednesday FC
Ezizena(k)The Owls ("Hontzak")
Sorrera1867 The Wednesday
Futbol zelaiaHillsborough Stadium
edukiera: 39.732 lagun
inaugurazioa: 1899
PresidenteaThailandia Dejphon Chansiri
EntrenatzaileaIngalaterra Steve Bruce
LigaChampionship (2.maila)
2022-23League One, 3.a (igo)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

aldatu

1820an The Wednesday Cricket Club sortu zen, izena kriket partidak jokatzen zituzten egunagatik jarri zioten. Neguko hilabeteetan kriketean jokatu ezin eta futbolean jokatzea erabaki zuten 1867an eta taldeak futbolaren atala sortu zuen. Urte gutxiren buruan futbol taldeak itzala egin zion kriketari eta 1896an irabazi zuten lehenengo txapelketa, Ingalaterrako Kopa. Liga sortu berria ere birritan irabazi zuten XX mendeko hasierako urtetan. Hiriko beste taldea den Sheffield United-ekin lehia bizia izan zuten urte haietan.

1927-28an maila galtzear egon ziren baina azken hamar partidatan 17 puntu atera eta erdialdean bukatu zuten. Hurrengo bi urtetan liga txapeldunak izan ziren. 1935ean Ingalaterrako Kopa eta Superkopa irabazi zituzten.

1989an Nottingham Forest eta Liverpool taldeen arteko finala jokatu zen Sheffieldeko Hillsborough Stadiumean eta jende-olde batean Liverpool taldeko 96 zale hil ziren. Hillsborough-ko tragedia izenaz ezagutzen da. Ordutik aurrera estadioetan hesiak kentzea erabaki zen.

Ia sei hamarkadaren ondoren titulu berria lortu zuen 1991ean, Ingalaterrako Ligako Kopa.

Irabazitako txapelketak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu