Sexual herria Itziar Ziga idazle eta kazetariak idatziriko saiakera liburua da. Liburuan Euskal Herriaren birputifikazioa erreibindikatzen du bere hitzetan, sexualitate aske baten berreskurapena alegia, ikuspuntu feminista batetik, bere biografiatik ateratako esperientzietan oinarrituta.[1] Txalapartak argitaratu zuen 2011 urtean; argitalpena polemikoa izan zen liburuko azala azaltzen zuen Facebook orria zentsuratua izan baitzen, han bi emakume besarkatuta agertzen direlako jarrera erotiko batean.