Sevillako urketaria
Sevillako urketaria Diego Velázquezen gaztaroko margolana da, Sevillan egina 1618-1622 bitartean.
Sevillako urketaria | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Diego Velázquez |
Sorrera-urtea | 1620 |
Izenburua | The Water Seller of Seville |
Mugimendua | Barrokoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 107,7 () × 81,3 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea eta izadi hila |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Apsley House Erresuma Batua |
Bilduma | Victoria and Albert Museum eta Apsley House |
Inbentarioa | WM.1600-1948 |
Koadro horren hiru bertsio daude. Ospetsuena Wellington Museum-en dago (Apsley House), 1813an Espainiako Fernando VII.ak Lord Wellingtoni eman baitzion Frantziaren kontrako gerran jasotako laguntzagatik. Beste biak Uffizi museokoa eta Walters museokoa izanen da.
Urketaria da margolanaren gaia. Bi bezero ditu: mutiko bat, agian Bazkaria eta Arrautzak frijitzen dituen atsoa koadroetarako hartutako modelo bera, eta gazte bat, hura atzealdeko itzalpean (argiago agertzen da Uffiziko bertsioan).
Aurrealdean, ur pitxerrak daude, bodegoi baten antzera. Dir-dir ari dira haien gaineko ura dela eta. Urketariak ur baso bat luzatu dio mutikoari. Eszena lasaia da, Velazquezen lan ugari bezalakoa. Urketaria gauzatzeko era da lan honen ezaugarririk nabarmenena. Aurpegia pentsakorra da, eguzkiak higatua eta adinak zimurtua. Velazquezen txiroenganako begirunea antzematen da, duintasuna ematen baitio urketari zaharrari. Baina hura idealizatzea ez du helburu, errealitatearen isla fidela egin gogo du. Pitxerren matxurak eta pertsonaien aurpegiera errealistak dira horren adibide.
Velazquezen garapen artistikoaren aldetik, mugarri bat da Sevillako urketaria. Gaztea izanagatik ere, hurrengo lanen teknikak ageri dira hemen. Izan ere, urketariaren nortasuna agerian uzteko gaitasuna hurrengo erretratu handietan agertuko da berriz, bai eta xehetasun txikienak islatzeko abilezia ere.