Severn zubia
Severn zubia (galesez Pont Hafren eta ingelesez Severn Bridge) Ingalaterra eta Galesen artean dagoen zubi eseki bat da, bertan bi herrialdeen arteko muga egotez gain M48 autobidea igarotzen da, halere ia zubi osoa Ingalaterraren eremuan dago. Severn ibaia eta Wye ibaia zeharkatzen ditu, Bristolgo kanalaren iparraldean.
Severn zubia | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Gloucestershire |
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremua | South Gloucestershire |
Koordenatuak | 51°36′36″N 2°38′25″W / 51.6099°N 2.64026°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1966ko irailaren 8a |
Inaugurazioa | 1966ko irailaren 8a |
Arkitektura | |
Materiala(k) | altzairua |
Dimentsioak | 136 () × 47 () × 1.600 () × 988 () m |
Gurutzatzen du | Severn ibaia eta Wye ibaia |
Eramaten du | M48 motorway (en) eta M4 motorway (en) |
Zubibegiak | 3 |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1119760 |
Ingalaterrako Gloucestershire konderriko Aust udalerria eta Galesko Monmouthshire konderriko Chepstow udalerria elkarlotzen ditu.
Historia
aldatu1966ko irailaren 8an inauguratu zen eta John Howard & Co., Sir William Arrol & Co., Cleveland Bridge & Engineering Company eta Dorman Long ingeniaritza konpainiek eraiki zuten.
Zubia
aldatu1.597 metro luze ditu, eta esekia dagoen bi oinarrien artean 988 metroko distantzia dago. Trafiko gehienen dagoen egunetan zubitik eguneko 50.000 ibilgailu igaro ohi dira, halere 1996an Severn ibaiko bigarren zubia eraiki zenetik zubi honetako trafikoa dexente arindu da. Norabide bakoitzeko bi erraina bana daude.
Literatura
aldatuHarri Webb galestar olerkariak zubiari honako olerki sarkastiko hau eskeini zion:
« | Two lands at last connected Across the waters wide, And all the tolls collected On the English side. |
» |
Bi lurralde azkenean elkarlotuak Ur zabalak gurutzatuz, Eta bide-sari guztiak Ingalaterra aldean bilduz. |
Eta olerkiak arrazoia guztia du, zubia ia osoki Ingalaterran dagoenez, diru-sariak Ingalaterran ordaintzen baidira, halera 1990eko hamarkadaren hasieratik Galestik Ingalaterrara igarotzea dohakoa da, aldiz, Ingalaterratik Galesera oraindu beharra dago.
Iruditegia
aldatu-
Aireko ikuspegia.
-
Zubiaren ikuspegia Ingalaterrako zatian.
-
Zubia.
Kanpo estekak
aldatu- Severn zubia Structurae webgunean (Ingelesez)