Seu
Katalanez eta aragoieraz, eliza nagusi edo katedrala
Seu hitzak elizbarruti bakoitzeko eliza nagusia adierazten du katalanez eta aragoieraz gotzainaren egoitza nagusia, katedrala, alegia. Hitzak du jatorria sedes hitz latinoan (euskaratuta: egoitza)[1].
ErabilpenaAldatu
Hala nola Duomoak dauden Italiako hirietan, Aragoiko eta Herri Katalanetako hiri askotan Seu edo La Seu esan ohi zaio tradizionalki hiriko katedralari. Gazteleraz, Seo era hartu dute izen horietako batzuek[1]. Adibideak:
- Zaragozako San Salvador katedrala, Seu d'o Salvador aragoieraz, La Seo tradizionalki gazteleraz.
- Lleidako La Seu Vella katedrala, La Seo Vieja gazteleraz.
- Palmako katedrala, La Seu de Mallorca tradizionalki katalanez.
- La Seu d'Urgell herriaren izena Katalunian.
Portugalen Sé termino parekidearekin ezagutzen dira zenbait katedral, halaber. Esate baterako, Sé do Porto portugesez, Portoko katedrala.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Seo. La duplicada “catedral de la Seo”» Glosario ilustrado de arte arquitectónico 2016-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).