Userkhaura-Setepenra Sethnakht-Meryamonra edo soilik Sethnakht Egiptoko Inperio Berria deritzon garaiko azken dinastia izan zen Egiptoko XX. dinastiako lehen faraoia izan zen. K.a. 1186 eta K.a. 1184 bitartean gobernatu zuen, eta bere tronu izena User-Khau-Ra Setep-En-Ra izan zen, "Boteretsua da Raren manifestazioa, Raren aukeratua" esan nahi duena.

Sethnakht

Faraoi

K.a. 1189 - K.a. 1186
Ramses X.a - Tausert
Bizitza
JaiotzaPi-Ramesses (en) Itzuli, K.a. XIII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 1186 ( urte)
Hobiratze lekuaKV14
Erregeen harana
Familia
Ezkontidea(k)Tiy-Merenese (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XX. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 7718740 Edit the value on Wikidata
Tausert eta Sethnakhten hilobi hipogeoa

Biografia

aldatu

Familia

aldatu

Sethnakhten jatorria ez da ezagutzen, egiptologoren batzuk ramesidar familia handikoa zela uste duten arren, Ramses II.aren seme ugarietakoren baten ondorengoa. Dirudienez frogatuta dago Behe Egipton jaioa zela, ziuraski herrialdeko hiriburua zen Avaris edo Pi-Ramsesekoa. Bere erregealdiaren iraupena bi urtetan estimatzen zen, baina ondoren Sinaiko meatzeetan eginiko aurkikuntzek gutxienez hiru urteko erregealdia izan zuela diote, nahikoa Egiptoren egoera politiko hauskorra egonkortu eta tronura bere seme Ramses III.a lotzeko.

Ez dira ezagutzen Sethnakhten tronuratzearen arrazoiak, bere seme Ramses III.aren erregealdikoa den Harris I papiroak anarkia nagusi zen, tenpluak hutsik zeuden eta gobernari guztiak ustelak ziren eta biztanleria osoa esklabu bihurtzen zuten urte hutsak bizi zirela dioen arren: Halako egoera hondatzailea eragin zuena, Harris Papiroaren arabera, Iarsu izeneko siriar bat izan zen, azkenik Sethnakhtek tronutik bota zuena, ordena jarri eta Bi Lurren barne egonkortasuna berrezartzeaz arduratu zena.

Idazki honetaz gain, ez da Iarsuri buruzko ebidentzia historiko gehiagorik iritsi, eta oraindik ere zalantzan jartzen da benetan existitu ote zen ala soilik Bay chatyaren ezizen bat baino ez ote zen, Siptah errege ahularen itzalpean herrialdea domeinatu zuen estatu gizon boteretsu bat. Baina identifikazio hau ere zalantzan jarria dago, Bayri buruz existitzen diren azken datuak Siptah erregearen erregealdiko bosgarren urtekoak baitira, non "etsai handi" deitua eta exekutatua izan zela esaten den. Hobekiago Sethnakhten arerio nagusia Bay edo Iarsu ez zirela izan dirudi (pertsona bera ez baziren), baizik eta Tausert erregina, Siptah hil ondoren faraoi bihurtu zena.

Erregealdia

aldatu

Siptahren elkargobernaria izan bazen ere, Tausertek bakarrean gobernatu zuen bi urtez, urte hauetan Pi-Ramseseko klase militarraren etsaitasuna lortu zuelarik, ziur asko Sethnakht buru zuena. Jada garai hartan ikusten da bi pertsonaien arteko antagonismo geroz eta handiagoa, herrialdea beharbada Harris Papiroak aipatzen dituen urte huts horietara eraman zuena, argi eta garbi datatuak Siptah eta Tauserten erregealdietan. Litekeena da baita ere Sethnakhtek bere burua faraoi bezala aldarrikatu izana Tausert hil aurretik, egundaino iritsi diren erregina-faraoi honi buruzko datu urriek, bere eragin eremua Goi Egiptotik haratago ez zela joan adierazten dutela baitirudi.

Tausert laster desagertu zen eta Sethnakht bihurtu zen Egiptoko estatu buru. Berak zein bere seme Ramses III.ak Tausert, Bay eta Siptahren oroitzapena jazarri zuten, herrialdeak bizi zuen egoera larriaren errua leporatuz, eta gainbehera zihoan Inperioari egindako kalteak konpontzen aritu ziren. Baina birsortzeaz eta normaltasunera itzultzeaz gain, ez da askoz gehiagorik ezagutzen Sethnakhten erregealdi laburraren politikari buruz. Bere eraikuntza aktibitatearen arrastoak Sinaitik, Elefantinatik, Pi-Ramsesetik, Tebasetik eta Pi-Atumetik (Bibliako Pithom) iritsi zaizkigu, azken honetan Atum jainkoaren omenezko tenplu bat eraiki zuelarik, hiriaren babeslea zena.

 
Tausert eta Sethnakhten hilobia

Bere hilobia

aldatu

Hil ondoren Erregeen Haraneko KV14 hilobian lurperatua izan zen, hilobi hau, hasiera batean Tausertentzat zen arren. Aurretik beste hilobi bat eraikitzen hasi zen, KV11 (ondoren Ramses III.aren hilobi bihurtu zena), baina lanak bertan behera utziak izan ziren arkitektoen akats barkaezin baten ondorioz Amenmeses faraoiaren hilobi utzian, KV10ean sartu zirenean, horren ondorioz hilobi hori hautsiz. Ez da oso litekeena Sethnakhtek Tausertekin lurperatua izatea onartu izana, eta beraz, ziur asko erregina-faraoiaren gorpua beste tokiren batera eramango zen, Erregeen Haranean lurperatua izan bazen behintzat.


Aurrekoa
Tausert
Egiptoko faraoia
Egiptoko XX. dinastia
Ondorengoa
Ramses III.a