Seshat, "Liburuen Anderea", idazketa eta historiaren jainkosa, liburutegien babeslea egiptoar mitologian. Denbora ere neurtzen zuen, Egutegia eta Astronomiaren Anderea da. Eraikitzaile eta arkitektoekin lotua "Eraikitzaileen Anderea" zen.

Seshat
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa

Ikonografia

aldatu

Buruan izar bat duen emakumea, arku bat eta bi lumatan amaitua, edo beherantz begira dauden bi adarretan. Idazketa paleta bat eta idazluma bat daramatza, baita apaburu txiki bat eta palmondo hosto bat ere. Lehoinabar larru batekin estalia doa.

Mitologia

aldatu

Jainkosa arkaikoa, Tinitar garaitik ezaguna, kutsu zerutiarra izan zezakeena. Lur sakratuak neurtu, orientatu eta kalkulatzeaz arduratzen zen, behar bezala eraiki ahal zitezen, planoak gainbegiratzen zituen eta izarrak zaintzen zituen bere kalkuluak egiteko. "Sortze zeremonia" eta "soka tinkatzea" errituetan parte hartzen zuen. Faraoiaren aholkularia da tenpluen sorkuntzan.

Tot edo Atumen emaztea, botere magikoak zituen. Erregearen hilezkortasuna bermatu eta Heliopolisko zuhaitz sakratuan, peséa, Biziaren Zuhaitza, faraoiaren erregealdiaren urte kopurua idazten zuen.

Sinkretismoa

aldatu

Isis edo Neftisen formatzat hartua izan zen. Testuren batzuetan, Thot jainkoaren alde femenino bezala agertzen da.

Epitetoak

aldatu

"Liburuen Anderea", "Idazketaren Anderea", "Biribilkien Etxeko Anderea" eta "Eraikitzaileen Anderea" deitua izan zen.

Gurtza

aldatu

Hermopolis Magnan gurtua izan zen.

Kanpo estekak

aldatu