Cantares (Serrat)

Joan Manuel Serratek 1969an plazaratutako abestia

«Cantares» Joan Manuel Serrat abeslari katalanaren abesti ezagunetariko bat da. Antonio Machadoren poemetan oinarrituta 1969 poetari eskainitako albumean jaso zuen, Dedicado a Antonio Machado diskoan alegia. Abestia , bestetik, diska single gisa plazaratu zuen ere bai, «La saeta» abestia B aldean. Berehala salmenten arrakasta ezagutu zuen, Espainian zein Latinoamerikan zerrendetako lehenengo postuak eskuratuz.

Cantares (Serrat)
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakAntonio Machado eta Joan Manuel Serrat
Bestelako lanak
MusikagileaJoan Manuel Serrat

Hitzak aldatu

Abestiaren oinarria Antonio Machado poema batean bilatu behar da, «Proverbios y cantares» olerkian, alegia; poema hori Campos de Castilla (1912) liburuan jaso egin zuen Sevillako poetak. Dena dela, Serratek nahiko moldaketa librea egin zuen Serraten beraren lerroak sartuz eta Machadorenak diren beste lerroak sartuz, hauek, hain zuren: «caminante no hay camino / se hace camino al andar», hau da, «ibiltari ez dago biderik, bidea ibiltzen egiten baita».

Bertsioak aldatu

Asko izan dira baina ziur aski ezagunean Miguel Ríosek egin zuena. Beste bertsioak:

Garrantzia aldatu

Antonio Machadoren poesia nahiko ezkutua gorde zen frankismo garaian, azken buruan errepublikaren aldeko eta erbestean hildako poeta baten lanak baitziren. Errealitate horiek abestian jaso zituen abeslariak: («Murió el poeta lejos del hogar, lo cubre el polvo de un país vecino»). Serraten diskoak haren ezagutza zabaldu zuen, bereziki abesti honen bidez.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu