Sergei Emelin
borrokalari errusiarra
Sergei Aleksandrovitx Emelin,[1] zirilikoz Сергей Александрович Емелин,[2] (Ruzayevka, Errusia, 1995eko ekainaren 16a), 60 kiloko borroka greko-erromatarrean lehiatzen den kirolari errusiarra da.
Sergei Emelin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ruzayevka (en) , 1995eko ekainaren 16a (29 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | borrokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 60 kilogramo |
Altuera | 170 zentimetro |
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu zuen, eta brontzezko domina eskuratu zuen, (Walihan Sailikerekin partekatuz) borroka greko-erromatarrean, ROCen izenean; Luis Alberto Orta kubatarraren eta Kenichiro Fumita japoniarraren atzetik. Kontuan izan behar da Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen izenean (Russian Olympic Committee) eta banderapean lehiatu zirela.
Nazioarteko emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | Gizonezkoa, borroka greko-erromatarra 60 kg. |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Sergei Aleksandrovitx Emelin» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Euskaltzaindia 156. araua
- ↑ "International Wrestling Database" www.iat.uni-leipzig.de Noiz kontsultatua: 2021-08-09. (Ingelesez)