Senpereko gudua Iberiar Penintsulako Gerrako gudu bat izan zen, 1813ko ekainaren 23an Gipuzkoako hegoaldean gertatua; zehazki, Senpere auzoan, Lazkao, Beasain eta Ordizia udalerrien arteko mugan.
Egun hartan, Napoleon Bonaparteren tropak garaituak izan ziren, Graham jeneralaren agindupeko tropa aliatuekin borroka egin ostean. Gasteizko guduaren ondoren, frantsesak Frantziarantz atzera egiten ari ziren, era desordenatuan.
Lazkaon eta Beasainen arpilaketak egin ondoren, Frantziako tropek ihes egin nahi zuten, eta Senpere-Lazkaibar inguruan aliatuekin topatu ziren.
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu