Seloniera
Seloniera hizkuntza baltikoen taldeko hizkuntza bat zen, Baltikoko ekialdeko seloniarrek hitz egiten zutena. Seloniarrak XV. mendera arte Selonian bizi ziren, Letoniako hego-ekialdean eta Lituaniako ipar-ekialdean.

HistoriaAldatu
XIII-XV. mendeen artean seloniarrek beren hizkuntza galdu zuten, latgaliarrek eta partez behintzat lituaniarrek asimilatuta.
Selonieraren arrastoak aurkitzen dira oraindik seloniarrak bizi izan ziren lurretan, batez ere letonieraren dialekto seloniarraren azentuan eta fonetikan, eta lituanieraren dialekto aukštaitiarraren lexikoan.
SailkapenaAldatu
Pentsatzen da selonierak, lituanierak bezala, *an, *en, *in, *un aitzin-baltikoaren fonemak gorde zituela, baina letonierak bezala aitzin-baltikoaren *kʲ eta *ɡʲ c eta dz bihurtu ziren, eta aitzin-baltikoaren *š eta *ž s eta z.