Sefanitro Dorreak Barakaldoko Lutxana auzoan eraikiko diren bi eraikin dira. Dorreak auzorako zabalgune proiektu berriarekin bat eraikiko dira.

Proiektua aldatu

Eduardo Leira eta Raimundo Argüeso (i3 Consultores estudioko kideak) arkitektoak diseinaturik, proiektua 250.000 metro karratutan gauzatuko da eta 2.000 bat etxebizitza eraikiko dira. Horietatik 700 inguru babes-ofizialeko etxebizitzak izango dira. Egitasmoa mendebaldetik ekialderako norabidean gauzatuko da, gaur egungo Lutxanako auzoaren iparraldean. Etxebizitzen eraikitzearekin batera Rontegi mendixkaren egoera hobetuko da eta autobidearen gainetik bidezubi bat eraikiko da Rontegiko barrutia Lutxanarekin elkartuz.

Etxebizitzak eraikiko diren orubean Sefanitro eta Rontealde enpresak egon dira 1940ko hamarkadatik. Enpresa kutsagarriak izateagatik Barakaldoko udalak epe bat eman zien udalerritik alde egiteko, eta horrela 2006ko udan Sefanitro enpresak itxi egin zuen. Produkzioaren zati bat Bilboko portuan eraikiko den fabrika berri batera eramango dute, baina gehiengoa Asturiasera bideratuko dute.

Dorreak aldatu

Dena den, proiektuko eraikinik deigarrienak kristalezko bi dorreak izango dira. Guztira 150 eta 120 metro inguru izango dituzte eta elkarturik izango dira eraikinaren erdian bidezubi baten bitartez. Oraindik zehaztu ez den arren, etxebizitza erabilera izango dute bi dorreak, eta eraikitzerako Euskal Herriko eraikinik altuenetakoak izango dira. Dorreak zabalgune berria mendebaldetik ekialdera zeharkatuko duen kanal artifizial baten uren artetik altxatuko dira.

Eraikuntza aldatu

Sefanitro fabrikak 2006. urtean ateak itxi eta gero, Barakaldo udalak berehala ekin nahi dio proiektuaren eraikuntzari, eta horretarako 2007ko lehen erdian fabrikaren eraisketa lanekin hasi nahi du. Sefanitro eta Rontealde fabrikak altxatzen diren orubea, eraikuntza enpresa baten erosi du 240 milioi euroren truke.

Ikus, gainera aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu