Scutellinia trechispora

Scutellinia trechispora Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du. balio sukalderako

Scutellinia trechispora
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaScutellinia
Espeziea Scutellinia trechispora
Lambotte, 1887

Sinonimoa: Peziza trechispora.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 3 eta 10 mm bitarteko diametrokoa. Barneko aldea edo himenio gorria; kanpoko aldea edo exzipulua ile arrexkaz estalia, ertzean luzeagoak.[2]

Etimologia: Peziza terminoa, grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "peziz" hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Scutellinia scutellata delakoarekin nahas daiteke, hau zur heze deskonposatuetan aurkituko dugu, gorria hau ere, eta 1 eta 2 mm bitartekoa luzerako ileekin. Boudierrek dio, Paludicola aldaera dagoela eta espora handiagoak dituela.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberritik udazkenera, taldeka lur oso hezeetan. Ugaria.

Banaketa eremua

aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Kazakhstan, Japonia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 763 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak

aldatu