Schadenfreude

Giza esperientzia psikologikoa

Schadenfreude (alemanez [ˈʃaːdənˌfʁɔʏ̯də] ahoskatua) giza-esperientzia ohikoa da: gertukoen zoritxarra ikustean edo gertukoak pairatutako irain, kalte, arazo edo porroten berri jakitean; horrekin plazera, alaitasuna, poza edo gogobetetasuna sentitzean datza.

Monjea eta asto menderakaitza, Eduardo Zamakois bizkaitarraren 1868ko lana. Monje bat ezinean dabil astoarekin, eta bere kideek, lagundu beharrean, barre egiten diote, schadenfreude adibide garbi batean.


Etimologia aldatu

Schadenfreude maileguzko hitza da, alemanezkoa; hainbat hizkuntzatan erabili ohi dena kulturazko termino gisa, hizkuntza askotan ez baitago sinonimo garbirik. Hitz konposatua da, osagai hauekin: Schaden 'kalteak, kalte' eta Freude 'poza'.

Euskarazko ordainak aldatu

EHUko Euskara Institutuak egindako lan batek[1], euskarazko testuetan 10 agerpen zenbatu zituen, eta ordain zerrenda hau emanː

  • (voll Schadenfreude sein) zoritxarraz poztu
  • (Schadenfreude empfinden) maltzur sentitu
  • bozkario
  • gozatze modu bat
  • poz txiki bat
  • alaitasun maltzur
  • besteak umiliatzeko poza
  • poz gaizto
  • (aus Schadenfreude) besteren gaitzak ninduen pozten
  • kalte poz

Euskaldunen schadenfreude linguistikoa aldatu

 
Euskaldundei schadenfreude linguistikoa sortzen dien adibideetako bat, Gipuzkoako udalerri bateko twitter kontuan.

Euskal Herriko diglosia egoeran, ohikoa da testu eleanitzetan (iragarkietan, eskuarki) erdarazko bertsio zuzenen ondoan euskarazko ordain txarra aurkitzea, ezjakintasunak edo txukuntasun faltak eraginda.[2] Horregatik, kontrakoa gertatzen den aldi bakanetan,[3] euskaldunek sentitzen dutena schadenfreude adibide garbitzat har daiteke.

Erreferentziak aldatu

  1. Lindemann, David. (2015). Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana. EHU, Euskara Institutua.
  2. Euzkal Errian Euzkaras. (Noiz kontsultatua: 2018-II-13).
  3. Fernandez, Luistxo. Twitter.

Kanpo estekak aldatu