Saxicola torquatus
Saxicola torquatus muscicapidae familiako hegazti paseriformea da, Arabian eta Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi dena.[1]
Saxicola torquatus | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Eupasseres (en) |
Familia | Muscicapidae |
Generoa | Saxicola |
Espeziea | Saxicola torquatus Linnaeus, 1766
|
Errute denbora | 14 egun |
Taxonomia
aldatuADN mitokondrialaren ikerketetan oinarriturik,[2] lehengo Saxicola torquatus taxoia hiru espezietan banatu da: Saxicola torquatus, Arabian eta Saharaz hegoaldeko Afrikan hedatua, Saxicola rubicola Europan eta iparraldeko Afrikan bizi dena, eta Saxicola maurus, Kaukasia eta Turkiatik Himalaia eta Txinaraino banatua.
Deskribapena
aldatu12'5 zentimetroko luzera du. Burua eta bizkarraldea beltzak, paparraldea gorri marroixka, eta lepoko bi alboak, hegoen erdialdea eta ipurgaina zuriak ditu. Emearen koloreak apalagoak dira, kolore gorrixkak burua ere hartzen diola.
Elikadura
aldatuIntsektuak eta armiarmak jaten ditu. Negu partean fruitu eta haziek osatzen dute haren dieta.
Ugalketa
aldatuUgaltzeko garaian arrak etengabe abesten du eta emeak sasi oso itxi baten barnean habia egiten du. 5-6 arrautza erruten dituzte, emeak inkubatzen ditu arrak jatekoa ekartzen duen bitartean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Tarabilla común africana. ebird.org (Noiz kontsultatua: 2021-4-8).
- ↑ Wink, M., Sauer-Gürth, H., Gwinner, E.. Evolutionary relationships of stonechats and related species inferred frommitochondrial-DNA sequences and genomic fingerprinting. British Birds, 95, 349–355 (Noiz kontsultatua: 2021-4-8).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |