Sargazo itsaso zabala

Sargazo itsaso zabala (Wide Sargasso Sea, ingelesez) Jean Rhys dominikar idazlearen eleberri bat da. 1966an argitaratu zen ingelesez, jatorrizko hizkuntzan. Euskaraz 2005ean argitaratu zuten Alberdania eta Elkar argitaletxeek, eta itzultzailea Txomin Arratibel izan zen.

Sargazo itsaso zabala
Datuak
IdazleaJean Rhys (1966)
Argitaratze-data1966ko urria
GeneroaEleberri postmoderno
Jatorrizko izenburuaWide Sargasso Sea
ArgitaletxeaAndré Deutsch (en) Itzuli eta W. W. Norton & Company (en) Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua
Orrialdeak192
ISBN0-233-95866-5
OCLC4248898
Euskaraz
IzenburuaSargazo itsaso zabala
ItzultzaileaTxomin Arratibel
Argitaratze-data2005
BildumaLiteratura Unibertsala
Orrialdeak188
ISBN9788497833325

Eleberri hau Charlotte Brontë idazle ingelesaren Jane Eyre eleberriaren lehen zati gisakoa da.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Liburuak Rochester andrea —Antoinette (Bertha) Cosway (Mason)— emakume kreole zuriaren bizitzako lehen urteak kontatzen ditu, bere Karibeko haurtzarotik ezkondu eta gero Ingalaterrara eramaten duten arte. Bera gizarte-patriarkal batean harrapatuta dago, non ez europar zuriek ez karibetar beltzek ez zuten euretartzat hartzen. Jean Rhysek Charlotte Brontëren teilatupeko emakume zoroaren bizitza berrasmatzen du. Kolonia-garai osteko eleberri asko bezala, eleberri hau arraza-desberdintasunaz, lekualdatzeaz eta asimilazioaz aritzen da.

Liburua Britainiar Inperioko esklabotza deuseztatzearen ondoren (1834an gertatutakoa) hasten da eta hiru zatitan dago banatuta. Lehenengo zatian Antoinette protagonistak Jamaikako Coulibrin iragandako haurtzaroa eta gaztaroa azaltzen ditu, baita amaren buru-ezegonkortasuna eta adimen urriko nebaren heriotza tragikoa ere.

Bigarren zatian, Dominikako Granboisen kokatuta dago istorioa eta senarraren —izenik gabe, eleberri honetan; Rochester jauna, Jane Eyren—ikuspuntutik azaltzen zaigu. Antoinetteren gainbeheraren eragile nagusia elkarrenganako susmoa da, Antoinetteren neba-orde batek puztuta. Bion arteko egoera larritu egiten da Christophine neskame zaharrak duen senarrarenganako mesfidantzagatik. Gainera, senarrak izena aldatzen dio Antoinetteri, Bertha deitzen hasten delako.

Hirugarren zatia, Antoinetteren (Bertha, orain) ikuspuntutik adierazita dago. Ingalaterran daude, senarraren familiaren etxe handian. Antoinette giltzapetuta bizi da logela batean, neskame batek zainduta.

Sargazo itsaso zabala eta Jane Eyre aldatu

Bi eleberrien arteko ezberdintasunik nagusiena hau da: Rochester jaunaren lehen emazte Bertha Mason (“teilatupeko zoroa”) Antoinette Cosway emakume zaurgarri bihurtzen duela Jean Rhysek. Antoinette itxaropenak, beldurrak eta nahiak dituen emakumea da orain.

Jane Eyreren and Antoinetteren pertsonaiak oso antzekoak dira: biak gazte burujabe, bizi eta irudimentsuak dira, haurtzaro gogorra izan dute, eskola erlijiotsuetan hezi dituzte, goi klaseak erdeinatu ditu, eta biak ezkontzen dira Rochester jaunarekin. Alabaina, Antoinette hezigaitzagoa eta buru-ezegonkorragoa da, bizipen gogorragoak izan dituelako.

Pertsonaia nagusiak aldatu

  • Antoinette (Bertha) Cosway (Mason): protagonista.
  • Antoinette Cosway ama: Antoinetteren ama; hura ere erotzen da.
  • senarra: gazte ingelesa, ez du izenik eleberrian; Bertha deitzen dio Antoinetteri.
  • Pierre: Antoinetteren neba, adimen urrikoa; etxea erre zutela eta, hil egin zen.
  • izeba Cora: amaren ahizpa; Antoinette ondoen tratatzen duena.
  • Christophine: neskame zaharra; Antoinetteren euskarria.
  • Cosway jauna: Antoinetteren aita, esklabo-jabe krudela.
  • Mason jauna: Antoinetteren aitaordea, amaren bigarren senarra.
  • Richard Mason: Antoinetteren neba-ordea; senarrarekin hitzartu zuen arreba-ordearen ezkontza.
  • Daniel Cosway: Antoinetteren neba-orde sasikoa; berak azaldu zizkion senarrari Coswaytarren trapu zikin guztiak.
  • Grace Pool : Ingalaterran Antoinette zaintzen duen emakumea, giltzapetuta dagoenean.


Kanpo estekak aldatu