Sareoliba arbiusaina (Cortinarius venetus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, errefauaren zaporea du.

Sareoliba arbiusaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius venetus
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da, titi pixka batekin, gaztetan hori-berdexka edo hori-oliba kolorekoa, ondoren okre-oliba kolorekoa. Azal lehorra du, belus-ezkatatsua.

Orriak: Ez oso estu, itsatsiak, lehenbizi hori-oliba kolorekoak, gero marroi-oliba kolorekoak.

Hanka: Fibrilosoa, zuzena, irmoa, mehea, 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa, hori-oliba kolorekoa. Gortina hori iheskorra du. Eremu kortikala gutxi-asko markatua.

Haragia: Mehea, hori-oliba kolorekoa, ilunagoa oinarria. Errefauaren usaina eta zaporea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Venetus epitetoa latinetik dator, itsas koloreko berdea, esan nahi duen "venetus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius cotoneus delakoarekin, baina hau handiagoa da. Cortinarius venetus, Cortinarius montanus aldaera ere badago, honek kapela, marroi-berdexka kolorekoa du, ohikoa goi-mendietan, baina lautadan ere ager daiteke.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 445 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 299 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 395 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 222 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu