Sarehori hiltzailea (Cortinarius splendens) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Azken ikerketen arabera uste zen baino toxikotasun txikiagoa du, baina ez kontsumitzea gomendatzen da.

Sarehori hiltzailea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius splendens
Rob.Henry, 1939

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, txikia Cortinarius bat izateko, ganbila eta likatsua, gero zabaldu egiten da eta lehorra da, hori-urre bizi kolorekoa, erdian metxa marroi purpurak ditu eta ilunagoa da.

Orriak: Itsatsi-dekurrenteak, estu eta kolore hori bizikoak, gero zerbait hori-laranja kolorekoak eta azkenean kanela kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Erraboila erabat alboan, hori-urre kolorekoa, eta, ondoren, laranja-lehoi kolorekoa gortina iheskor hori zurbil batekin, eta, gero, esporei eusten dienean, zuntz txiki okre kolorekoak uzten ditu oinean.

Haragia: Lodia, hori bizi kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea, baina desatsegin samarrekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna aldatu

Gaur egun pozoitsu hilgarritzat jotzen da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius elegantissimus delakoarekin nahas daiteke, honek orri hori-berdexka kolorekoak ditu eta gero okre kolorekoagokoak oliba koloreko ñabardurekin.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, zenbait hostozabalen basoetan, hala nola pagoetan eta arteetan, lautadan eta mendietan berdin.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 224 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 372 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 459, or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 212 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu