Sara Torres

Ikertzailea, eleberrigilea, poeta

Sara Torres (Gijón, Asturias, 1991) ikertzailea, eleberrigilea eta poeta da.

Sara Torres

(2024)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSara Torres Rodríguez de Castro
JaiotzaGijón, 1991 (32/33 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Londresko King's College
Queen Mary University of London (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, eleberrigilea eta poeta

Biografia aldatu

Gaztelania eta bere Literaturak ikasi zituen Oviedoko Unibertsitatean, ondoren Londresko Queen Mary Unibertsitatean jarraitu zuen ikasten[1] eta unibertsitate horretan doktoratu zen El texto lesbiano. Fantasía, fetiche y devenires queer izenburua duen tesiarekin.[2] Torres testualitatearen, psikoanalisiaren, queer ikasketen eta feminismoen teorietan ere espezializatuta dago, Londresko King 's Collegeko diziplinarteko master bati esker. Passauko Unibertsitateari (Alemania) lotuta dago doktoretza osteko beka batekin, eta minbiziaren diagnostiko ostekoak ikertzen ditu.[3]

Bere ibilbidean zehar, Torres irakasle elkartua izan da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. "Corporalidades en crisi" mintegia zuzentzen du, Bartzelonan kokatutako pentsamendu kritikoko gunea, feminismoari, filosofiari eta humanitateei buruzko ikastaroak proposatzen dituena.

2016an, Antonio Gala Fundazioan errezidentzia beka bat lortu zuen, eta nobela bat idatzi zuen. Harrezkero, Conjuros y cantos, Phantasmagoria eta Lo que hay liburuak ikusi ditu.

Sararen lan teoriko-sortzailea desioaren, gorputzaren eta diskurtsoaren analisian zentratzen da, psikoanalisia, materialismo berriak eta queer ikasketak lotzen dituen aparatu kritiko feminista eta diziplinarteko baten bidez.

Argitalpenak aldatu

Poemak aldatu

  • Phantasmagoria. (LA BELLA VARSOVIA / 978-84-948007-9-5).(2019)
  • El ritual del baño. (LA BELLA VARSOVIA / 978-84-121693-7-9)

Narrazioak aldatu

  • Conjuros y cantos.(2016)
  • Vida mínima
  • Lo que hay vive. (Revervoir books, 2022).[4][5]

Sariak aldatu

  • 2014an Gloria Fuertes Poesia Sari Nazionala jaso zuen.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Sara Torres: "Ser mujer y lesbiana suena a precariedad doble"» ELMUNDO 2022-06-27 (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  2. lecturalia.com. «Sara Torres: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  3. a b Marcos, Mónica Zas. (2022-05-30). «Sara Torres: "Las guerras de amor entre una madre y una hija se parecen a las de dos amantes"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  4. Torres, Sara. (2018-05-23). «11 / Anesthetic Management of Takotsubo syndrome: a case of success» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  5. Montfort, José S. de. (2022-05-16). «La vida está hecha de amor y muerte: una conversación con Sara Torres» The Objective (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).

Kanpo estekak aldatu