Santurtziko zentral termikoa
Santurtziko zentral termikoa Iberdrola enpresak Santurtzi udalerriko ipar-mendebaldean eraikitako zentral termoelektrikoa da. 1970ean zabaldu zen eta lau taldek osatzen dute, garai desberdinetan eraikitako turbinekin. Lau taldeetatik hiru ziklo konbentzionalak dira, eta 2009tik zerbitzuz kanpo daude. Laugarren taldea ziklo konbinatua da, eta martxan dago. Guztira, instalaturiko potentzia 1.335 MWekoa da, baina gaur egun 402 MWera besterik ez da heltzen, geldirik dauden taldeak direla eta.
Santurtziko zentral termikoa | |
---|---|
Santurtziko zentral termikoa alboz ikusia | |
Informazio orokorra | |
Koordenatuak | 43°20′20″N 3°03′07″W / 43.339°N 3.052°W |
Udalerria | Santurtzi Euskal Herria |
Energia mota | Zentral termikoa |
Jabea | Iberdrola |
Eragilea | Iberdrola |
Eraikitze urtea | 1969, 1972, 2005 |
Martxan jartzea | 1970 |
Gelditzea | 2011 (Ziklo konbentzionala) |
Potentzia | |
Kapazitatea | 402 MW |
Urtean sortutako potentzia | 1.421 GWh |
Funtzionamendua | |
Egoera | Martxan (1) Zerbitzuz kanpo (3) |
Talde kopurua | 4 |
Ziklo konbinatua | Bai |
Erregaia | Fuel olio eta gas naturala |
Bestelakoak | Lau taldeen potentzia 1.335 MWkoa da |
Ekoizpena
aldatuZentralaren eraikuntza 1960ko hamarkadaren amaieran hasi zen, Bilboko portuko kanpoaldeko kai berriaren aurrean. Hurrengo taldeez osatuta dago:
- I. taldea 1969an eraiki eta 2009an geldiarazi zen, 377 megawatteko instalaturiko potentzia zuen ziklo konbentzionala zen eta petrolio erregaia erabiltzen zuen. Eraiki ondoren gas naturala ere erre ahal izateko moldatu zen. 2010retik eraiste prozesuan dago.
- II. taldea I. taldearen parekoa zen, eta 540 megawatteko potentzia zeukan. 2010retik eraiste prozesuan dago.
- III. taldea 1972an eraiki eta 2009an geldiarazi zen, 17 megawatteko instalaturiko potentzia zuen gasdun turbina zen. Gaur egun eraitsita dago.
- IV. taldea 2005ean eraiki zen eta 402 megawatteko potentzia duen ziklo konbinatua da, erregai modura gas naturala erabiltzen duelarik.
Zentralak hiru tximinia eduki ditu, honako altueradunak:
Hoztea
aldatuZentralaren hoztea, Bilboko portutik itsasoko ura hartzen duten hodien bitartez egiten da.
Zentralaren kudeaketa
aldatuIberdrola zentrala eraiki eta bere kudeaketaz arduratzen da. Horrez gain, zentralaren kudeaketa egiteko sortutako enpresaren akzioen %100aren jabe da.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Mapa de Instalaciones, Iberdrolaren webgunean
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |