Santo Domingo de Silos (Arévalo)

Santo Domingo de Silos eliza Gaztela eta Leongo Ávilako probintziaren Arévalo herrian dagoen eliza erromanikoa da. XII. mendetik XVIII. mendera eraikitako eliza katolikoa da. Herriko eliza nagusia da.

Santo Domingo de Silos eliza
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaÁvilako probintzia
UdalerriaArévalo
Koordenatuak41°03′48″N 4°43′10″W / 41.063313°N 4.719347°W / 41.063313; -4.719347
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Ávila (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaMudejar artea

Historia

aldatu

XII. mendean mudejar estiloan eraikia, Pizkunde eta Barroko garaietan aldaketa handiak izan zituen. Barruan, zilarrezko kutxa batean, San Vitorinoren, Arévaloko patroiaren gorpuzkinak gurtzen dira. 1250. urtean parrokia bezala dago jasota.

Ezaugarriak

aldatu

Elizan, besteak beste, mudejar absidea, ganga barrokoak eta burdin sare platereskoa ikus daiteke. Bakardadeko Andra Mariaren eskultura ere gurtzen da; birjin hori herriko beste patroia da eta hasiera batean Errege Komentuaren Elizan zegoen baina hura bota zenean, beste eliza honetara ekarri zuten. Azken irudi hau XVIII. mendekoa da. Garrantzitsua da baita ere San Frantzisko Asiskoaren eskultura.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santo Domingo de Silos (Arévalo)