Santanderreko Metroaren proiektua 2006ko azaroan aurkeztutako Mugikortasun Jasangarriaren Planaren barnean kokatzen da eta bere garapen aldia 2007tik 2013ra luzatuko zela aurrikusten zen. Garraiobide honek metro eta tranbiaz Santander hiriaren erdigunea kanpoaldeko zenbait kokalekurekin lotuko du, lau linea izango dituelarik.

Santanderreko Metroaren etorkizuneko lineak.
Rio de la Pila kaleko funikularra.

Etorkizuneko hiri garraioak jada 5. linea martxan du: Pila ibaia kalea eta Errejimentuaren futbol-zelaiaren arteko malda igotzen duen funikularra da, bere geldiguneak Pila ibaia kalea, San Sebastián kalea, Prado San Roque eta Dávila Jenerala kaleetan dituelarik. Funikularra 2008ko uztailaren 11n inauguratu zen.

Etorkizuneko lineak aldatu

Linea Ibilbidea Luzera Geltokiak Mota
  Geltokien enparantza - Kantabriako Unibertsitatea - Sardinero 4 km? ? Metroa
  Geltokien enparantza - Camargo - Cabárcenoko parkea 15 km? ? Metroa
  Puertochico - Valdecillako Markes Unibertsitate Ospitalea 3 km? ? Tranbia
  Kantabriako Zientzia eta Teknologiaren Parkea - Sardinero 8 km? ? Tranbia
  Pila ibaiaren kalea - Dávila Jeneralaren etorbidea 75 m 4 Funikularra

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.