Santa Rita eta Santa Kiteriaren irudia

Santa Rita eta Santa Kiteriaren irudia Donostiako kaian gordetzen irudia da. Berez, santu horiek direnik ez dago batere garbia eta badira beste hipotesi batzuk irudiaren esanahia adierazteko. Berez, irudia Donostiako arrantzaleek itsasoan aurkitu zuten eta, hasiera batean, harresietan kokatu zuten. Harresiak bota zirenean kaiako familia desberdinek etxean jaso zuten, urtero, maiatzaren 22an, Portaletan jartzeko; oso bertako ohitura da hau. Irudia erakustearekin batera egun bateko festak antolatzen ziren.[1]

Deskribapena aldatu

Irudiak bi santu irudikatzen dituzte, askoren ustez Santa Rita nagusia eta Santa Kiteria txikia. Beste batzuen ustez, Santa Rita da haurrarekin; beste iritziaren arabera Santa Maria bere semearekin izan daizteke. Irudia arrantzale batek aurkitu omen zuen itsasoan, eta Kaira ekarri zuen. Antza denez, hondoratutako itsasontzi baten brankako maskaroitik dator.

Festa aldatu

Maiatzaren 22an aldare txiki bat antolatzen da Portaletetan, loreekin eta aipatutako irudiarekin. Aldi berean, helburu desberdinetako diru bilketa egiten da. Egunarekin batera jai desberdinak egin izan dira, txarangekin, soka-muturrarekin, e.a. Azken urtetan irudia babesteko horma-hobi bat prestatzen da. Urte batzutan ohitura galdu bazen ere, 2003tik berreskuratu egin zen.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu